2024-12-22
HomeEkintza SozialaEskubide Sozialen KartaEskubide Sozialen Kartaren lehen zirriborroa onartu zuten eragile sozial eta sindikalek Donostian...

Eskubide Sozialen Kartaren lehen zirriborroa onartu zuten eragile sozial eta sindikalek Donostian ospatutako III. Asanbladan

Larunbatean, hilak 5, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren III. Asanblada ospatu zen Ibaetako Kanpusean (EHUn). Bertan Euskal Herri osotik etorritako hainbat eragile sindikal eta sozialetako ordezkaritza zabalak parte hartu zuen. Asanbladan eztabaida prozesuari hasiera emango dion Kartaren lehen zirriborroa onartu zen, udaran zehar Talde Sustatzaileak etengabean egin duen lanaren emaitza dena. Zirriborro honek Kartaren printzipio, eskubide eta aldarrikapenen lehen zerrenda jasotzen du. 

Eskubide Sozialen Kartak gehiengo sozial baten mesedetan egongo den eredu berri bat definitzeko beharrezkoak diren proposamen eta alternatibak jaso beharko ditu, eta beraz ezinbestekoa izango da herritarren parte hartzea honen eraikuntzan. Horretarako, bertaratutako eragileek, jendartearen ahalik eta esparru handienera iristea dute helburu, eraikitzen ari den Kartak euskal herritarron borondateari erantzun diezaion.

Hori horrela izanik, eta eztabaida ahalik eta zabalena eta parte-hartzaileena izate aldera, eskualde eta herrietan eztabaidatzeko metodologia eta epeak zehaztu dira bileraren bigarren partean, eta Kartaren eraketaren fase berriari hasiera eman zaio.

Karta osatzeko prozesuaren hurrengo mugarria abenduaren 14an burutuko den IV. Asanblada izango da. Bertan, eskualde eta herrietako prozesua baloratu eta ixte bidean beharrezkoak izango diren urrats berriak definituko dira.

Gutuna mobilizaziorako tresna ere izango da, eta gaurko biltzarrean mobilizazioaren aldeko hautu garbia egin da. Mobilizazio sozialik gabe ez dago politikak aldatzerik. Horretarako, gutunaren eztabaida eta sortze prozesu guztian zehar mobilizazio soziala sustatzea beharrezkotzat jo da.
 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...