2024-12-22
HomeEkintza SindikalaEskubide sozialen aldeko herritarren manifestaldia Azpeitian

Eskubide sozialen aldeko herritarren manifestaldia Azpeitian

Bihar, hilak 9, Elkar-ekin taldearen ekimenez, "Azpeitian bizi eta lan, duintasuna herritarrentzat" lelopeaan eskubide sozialen aldeko manifestazioa burutuko da Azpeitian. Manifestazioari arratsaldeko 18:30etan emango zaio hasiera Azpeitiako Plazatik. LAB sindikatuak, manifestazioarekin bat eginik, bertan parte hartzeko deia luzatu nahi die langile guztiei.

MANIFESTAZIOAREN DEITZAILEEN MANIFESTUA

"Pertsona asko momentu zailak bizitzen ari gara Azpeitian. Ezberdintasun sozialak gero eta handiagoak diren honetan gero eta gehiago dira langabeziara, prekarietatera, etxea galtzera eta bazterketara kondenaturik gaudenak. Baina arazoa ez da herritar zehatz batzuena. Arazoa kolektiboa da, eta soluzioak ere kolektiboa behar du izan.

Ez da ulergarria gizartearen gero eta zati handiagoa txirotasunean bizi den bitartean, botere ekonomikoa maneiatzen duten politikari, enpresari handi eta banketxeetako nagusiek sekulako dirutzak irabazten jarraitzea. Bata bestearen emaitza da, noski. Gutxiengo baten onurarako antolaturiko eredu ekonomikoak gehiengoaren galera dakar. Eta honek ezin du horrela izan.

Egunerokoan ikusten eta entzuten ditugun egoerek sakoneko aldaketaren beharra inoiz baino ageriago uzten dute. Argi dugu, halaber, aldaketa hau ez dela bere kabuz etorriko. Aldaketa etorriko da baldin eta herritarrok elkartu eta horren alde egiten badugu. Albokoari laguntzea eta elkartasuna indartzea inoiz baino garrantzitsuagoak direla uste dugu. Baina honekin batera, egoera honen arduradunei ozen erakutsi behar diegu aldaketa nahi dugula.

Gizartean hain orokortua dagoen kezka eta ezinegona denon artean bideratzea beharrezkoa izango da zentzu honetan.

Ekonomia herritarren beharren neurrira antolatu behar da, ez gutxi batzuen interes ekonomikoen neurrira.
Justua, solidarioa eta jendea ondo bizitzeko pentsatua dagoen eredu ekonomiko bat aldarrikatzen dugu, gure herritik hasita.

Prekarietate egoerekin, kaleratzeekin, desjabetzeekin, murrizketekin eta mota guztietako eskubide urraketekin amaitzea eskatzen dugu. Zehazki, gure herrian ematen ari diren egoera zehatz hauei konponbide justu bat aurkitzeko eskaera egiten diegu erakunde, banketxe eta enpresari handiei.

Erakunde publikoek herritarren eskubide sozialak bermatzeko neurriak hartu behar dituzte. Bereziki, muturreko egoerak bizi dituzten herritarrei irtenbide justuak eta duinak berehala eskaintzea beharrezkoa da.

Bai Azpeitian, bai Euskal Herrian, tresna propioak behar ditugu ekonomia herritarren beharren arabera antolatzeko. Erabakitzeko ahalmena herritarrok izatea beharrezkoa dela uste dugu".

 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...