2025-04-12
HomeIrakaskuntzaHezkuntzaEskola jangeletako langileekin hitz egin dezala eskatu diogu Jaurlaritzari; aldebakartasunera eta inposaketara...

Eskola jangeletako langileekin hitz egin dezala eskatu diogu Jaurlaritzari; aldebakartasunera eta inposaketara itzul ez dadila

Mobilizazioa egin dugu Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, EAEko eskola jangela seguruak eta kalitatezkoak aldarrikatzeko. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako hezkuntzako sindikatu guztiekin azaroaren 10erako aurreikusitako bilera bertan behera utzi ostean, 9 egun beranduago berririk gabe jarraitzen dugula salatuko dugu.

Urriaren 20ko bilera batera deitu zuen Jaurlaritzak, lehen greba deialdia egin baino egun bat lehenago. Horren ondoren, berriz ere beste bilera batera deitu ziguten azaroaren 10erako, hitz egiten jarraitzeko.

Azaroaren 6an, mezu elektroniko baten bidez jakinarazi ziguten, agenda-arazoak zirela medio, azaroaren 10eko bilera bertan behera geratuko zela eta 9an data berria jakinaraziko zigutela. Ordutik astebete baino gehiago igaro da eta deialdi berririk gabe jarraitzen dugu.

Jangela seguruak eta kalitatezkoak aldarrikatu nahi ditugu, bai langileentzat bai ikasleentzat, eta horretarako beharrezkoa da ratioa jaistea, langile gehiago kontratatzea eta lanaldiak handitzea.

Hezkuntza Sailari eskatu diogu aldebakartasunera eta inposaketara itzul ez dadila, eta jangeletako langileen ordezkariekin hitz egin dezala.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...