Hemen da Maiatzaren Lehena, eta LABek langile klasearen harrotasunaren eguna musikatu du, «El pueblo unido jamás será vencido» abesti historikoaren euskarazko aldaera eginda. Hain zuzen ere, Andreina Jolin musika talde nafarraren eskutik egin dugu abestia, «Herria, batua, inoiz ez garaitua» izenburupean.