2024-12-22
InicioAcción SocialPolitika publikoakZerga politika goitik behera aldatzearen beharra azpimarratu dute eragile sozial eta sindikalek

Zerga politika goitik behera aldatzearen beharra azpimarratu dute eragile sozial eta sindikalek

Euskal Herriko eragile sozial eta sindikal ezberdinek egungo zerga politika goitik behera aldatu eta interes orokorren eta beharrizan sozialen zerbitzura jartzeko garaia dela aldarrikatu dute.

Eragile sozial eta sindikalen irakurketa
OPOR FISKALAK
«Ogasunek aspaldidanik baliatu izan dute zuzeneko zergak arautzeko duten ahalmena enpresen etekinei pribilegiozko tratu fiskala emateko, tasak jaitsiaz eta arintze eta pizgarri fiskal ugari ezarriaz.

Halako neurriak ustezko ahalmen fiskal baten baitan datoz, baina ez dago batere argi ahalmen horrek enpresak eta inbertsioak erakartzeko inongo baliorik ote duen. Halere, antzeko praktikak Europa guztian zehar hedatu dira (balizko lehia-abantailak deuseztatuaz); ondorioz, etekinak dituzten enpresek gastu publikora egiten duten ekarpena zeharo mehetu da, bide batez zerga-sistemaren berdintasuna oso kaltetuta geratu delarik.

Alabaina, estrategia hau grina bereziaz aplikatu dute euskal ogasunek; hain zuzen horregatik dago Sozietateen gaineko Zerga bidez biltzen den diru kopurua europar batez besteko maila baino askoz beherago, baita Espainiako mailaren azpitik ere.

Opor fiskalak ditugu foru-ogasunek asmo horrekin egin duten zerga-politikaren adibiderik nabarmenena: laguntza fiskal handiak eman zituzten, merkatu komunean zilegi ez zirenak; EBko agintariek pizgarri ilegalak ematearen inguruko xehetasunak eskatu zizkietenean, argibideak emateko eragozpenak jarri zituzten, eta luzamendutan, jokabide arduragabearekin, ibili ziren laguntzak berreskuratzerakoan.

Orain, duela bi hamarkada hasi zen auzi luze honen azken atala gainera etorri zaigu, egundoko isuna ezarri baitigute. Aurrekontuei dagokienez oso une txarrean, gainera, etengabeko murrizpenak ezartzen baitira gastu sozialetan eta zerbitzu publikoetan.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 30 milioi eurorekin zigortu du euskal ogasunen ausardia eta fede txarra, baita beren ardura zuten alderdi politikoena ere; lehenik gutxi batzuren interesen mesedetan egin zituzten arau fiskalak eta, gero, Confebaski men egin zioten laguntzak ez itzultzeko eskaria luzatu zienean.

Hau da botere ekonomikoaren aldeko zerga-politika baten paradigma; bere interesak babestu eta gainerako zergadunei kalte egiten zaie, hots, azkenean zerga-politika bidegabe eta atzerakoi baten kalteak ordainduko dituen gehiengo sozialari.

Dena dela, opor fiskalak ez dira kontu bakan bat; zerga arloan dagoen joera kontserbadore eta atzerakoiaren ondorio dira; zerga politika hau goitik behera erreformatu beharra dago, interes orokorren eta beharrizan sozialen zerbitzutan jartzeko.»
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...