LAB sindikatuak Zerbitzu Publikoetako egoera aztertu eta salatzeko prentsaurrea eskaini du gaur Bilbon. Gogoratu dute azken bi urteetan zerbitzu publikoak eta bertan lan egiten dutenen lan baldintzak kaskartzen ari direla Iruñea eta Gasteiztik hartzen ari diren erabakiengatik. Eta, Besteak beste, EAEko Mahai Orokorra berehala dei dezatela eta mahai Orokorretan benetako negoziazioa eman dadila exijitu dute.
Aldarrikapen hauei babesa emateko sindikatuak mobilizazioei ekingo diola adierazi du; zerbitzu publikoa eta langileen lan baldintzak jadanik kaskastzen hasiak baitira.