2024-11-22
InicioSin categorizarZerbitzu Publikoen aldeko mobilizazio bateratuak EAEn

Zerbitzu Publikoen aldeko mobilizazio bateratuak EAEn

Atzo, abenduak 17, EAEko Mahai Orokorraren eraginpean dauden lan zentroetako langileak kalera irten ziren Zerbitzu publikoak pertsonen oinarrizko eskubideak bermatzeko eta gauzatzeko ezinbesteko tresna direla jakitun, haien defentsa egitera. Goizean lan zentroetan eta arratsaldean Donostia, Bilbo eta Gasteizen egindako manifestazioetan Jaurlaritzatik aplikatzen ari diren murrizketak salatu zituzten.

ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuek deituta mobilizazio eguna izan zen atzo EAEko Mahai Orokorraren eraginpean dauden lan zentroetan. Azken urteetan Eusko Jaurlaritzatik zerbitzu publikoetan ematen ari diren murrizketek, gobernua patronal neoliberalen antzera jokatzen ari dela salatu zuten.

Jaurlaritzaren jokamoldeak negoziazio kolektiborako eskubidea de facto desagerrarazi eta enplegu publikoa suntsitzen duela adierazi zuten. Sindikatuek Madrilgo inposizioa aitzakia bezala hartzen duela Jaurlaritzak salatu zuten, "sarri frogatu baitute oinarriko irizpideetan bat egiten dutela. Bestela zergatik egiten eta betetzen dituzte lege bidegabeak? Zergatik egiten eta betetzen dute lege injustoak gizartearen pobretzea ekartzen dituztenak? Zergatik egiten dituzte enplegua suntsitzen duten lege eta dekretuak? Enplegu publikoa suntsitzearekin, soldatak gutxitzearekin nahiz lan baldintzak kaskartzearekin ados daude" gaineratu zuten.

Era berean, EAEko Mahai Orokorraren eraginpean dauden lan zentroetako langileek, Eusko Jaurlaritzari eta Gasteizko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politiko orori haien esparruan negoziazio kolektiboa errespeta dezatela exijitu zieten, baita haien aldarrikapenak helarazi ere: Enplegu publikoa sortzea, langileen eros-ahalmena berreskuratzea eta Akordioak eta lan hitzarmenak errespetatzea eta betetzea, kanpoko zein alde bakarreko esku hartzeak erabat baztertuz.

ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatueen irakurketa bateratua

Arratsaldeon !! Animo eta eskerrik asko negu gorri hontako abendu arratsalde honetan kalera irten zareten guztioi !!

Hemen gauden guztiok dakigun bezela, Zerbitzu publikoak pertsonen oinarrizko eskubideak bermatzeko eta gauzatzeko ezinbesteko tresna dira,gutxieneko justizia sozialaren adierazle.

Langileok, eta, orokorrean, jendarteak, zerbitzu horiek baliatu ditugu injustiziaren aurka, berdintasunerantz eta elkartasuneranzko bidea egiteko. Botere ekonomikoek, botere politikoaren konibentzia edo adostasun osoarekin, bide horixe apurtu nahi dutela argi dago.

Beharrezkoa dugun kalitateko zerbitzu publiko sistemak batek, langile eta baliabide material errekurtso nahikoak eskatzen ditu, horretarako premiazkoa da zerga bilketan dugun defizitarekin iruzurrarekin eta fiskalitatea injustuarekin bukatzea, eta aldi berean, zerbitzuek bere langileei eta erabiltzaileei parte hartzeko aukera bermatu behar die, baita ere lan baldintza onak langileei.

Azken urteetan Eusko Jaurlaritzak egundoko murrizketak ezartzen ari da zerbitzu publikoetan, gobernua patronal neoliberalen antzera jokatzen ari da: negoziazio kolektiborako eskubidea de facto desagerrarazi dute eta enplegu publikoa suntsitzen ari da. Madrilgo inposizioa aitzakia dute, baina sarri frogatu dute oinarriko irizpideetan bat egiten dutela. Bestela zergatik egiten eta betetzen dituzte lege bidegabeak? Zergatik egiten eta betetzen dute lege injustoak gizartearen pobretzea ekartzen dituztenak? Zergatik egiten dituzte enplegua suntsitzen duten lege eta dekretuak? Enplegu publikoa suntsitzearekin, soldatak gutxitzearekin nahiz lan baldintzak kaskartzearekin ados daude.

Berebiziko garrantzia du inposatu duten jardunaren luzapena, horrek ekarri baitu behin behineko lanpostu milaka desagertzea eta zerbitzuaren kalitatea kaltetzea.

Legebiltzarreko aurrekontuen eztabaida ematen ari den une honetan, eta Mahai Orokorreko dinamikaren aurrean, ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuok Eusko Jaurlaritzari eta Gasteizko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politiko orori gure esparruan negoziazio kolektiboa errespeta dadila exijitu nahi diegu, baita honako aldarrikapenak helarazi:

1. Enplegu publikoa sortzea:

• Negoziazio esparru batzuetan adostutako jardunak errespetatzea. 2012ko martxoko lanaldia luzatzen duen dekretua bertan behera uztea berehala.
• Ordezkapenak lehen egunetik betetzea.
• Lanposturik ez amortizatzea.
• Zerbitzu publikoen pribatizazioa gelditu.
• Enpresa eta sozietate publikoetan enplegua mantentzea
• EPE deialdiak egitea sistemaren benetako beharretara egokituta
• Zerbitzu publiko guztietan beharrizanak aztertzea, eta giza errekurtso falta sumatzen direnetan zerbitzu horiek indartzeko neurriak hartu; Lanbideren kasuan, zehazki: gaurko plantila gutxienekotzat hartuta, gizarte eskakizunari aurre egiteko behar beste plaza finkatu.

2. Soldatak
• Eros-ahalmena berreskuratu
• Behin behineko lanerako ezintasun kasuetan %100 kobratzea berriro.

3. Akordioak eta lan hitzarmenak
Akordioak eta lan hitzarmenak errespetatzea eta betetzea, kanpoko zein alde bakarreko esku hartzeak erabat baztertu.

Hemen gauden zerbitzu publikoetako langile bezala gure esparruan negoziazio kolektiboa defendatu behar dugu, eta hemen adierazitako aldarrikapenak gure egin, elkarrekin borrokatu eta mobilizatu .Alderdi politikoek, legebiltzarrek eta gobernuek orain arte daramaten politika ekonomiko eta sozialak errotik aldatu behar dute, zerga politika injustu hau aldatu eta gizartearen beharrak asetu. Zerbitzu publikoetako langileen eta gizartearen ahotsa entzun behar dute eta gehienen kontra jotzen duen marko juridiko inposatuari muzin egin behar diote.

ZERBITZU PUBLIKOETAN NEGOZIAZIO ESKUBIDEA ORAIN
HEMEN LAN EGIN, HEMEN ERABAKI
MURRIZKETARIK EZ

 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hemos firmado el convenio del servicio de teleasistencia del Gobierno Vasco BetiOn, con una subida salarial mínima del 30,08%

Este jueves, 21 de noviembre, el sindicato LAB ha firmado el convenio colectivo para la UTE Ilunion socio sanitario-Ibermática, que gestiona el servicio público de teleasistencia y actividades socio sanitarias complementarias en la CAV, empresa que atiende a más de 80.000 personas.

La reforma del reglamento pospone la regularización masiva como paso necesario para la derogación de la Ley de Extranjería

Este martes el Gobierno de España ha aprobado una reforma del reglamento de la Ley de Extranjería. La misma, impulsada por el Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones, entrará en vigor el próximo 17 de mayo.

Reclamamos una Seguridad Social propia que ponga la salud de los trabajadores y trabajadoras por encima del control y de la presión

Miembros del sindicato LAB se han concentrado esta mañana en Iruñea junto a las oficinas del INSS, instituto español de la Seguridad Social, para reivindicar que se pongan la salud y la prevención por encima del control y la presión que ejerce el capital a la clase trabajadora. LAB reclama una Seguridad Social propia que ponga realmente en el centro las necesidades de los trabajadores y trabajadoras navarras.