Herri Unibertsitatea herritik eta herriarentzako eraikitzen ari garen hezkuntza eredu berria da. Aurtengoan, martxoaren 14tik 16ra bitarte, autogestionatutako klase, eztabaida, asanblada eta tailerretan parte hartzeko parada izango da. Adibidez “Emakumea euskal askapen mugimenduan” izenburupean antolatutako mahai inguruan Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusiak, hartuko du parte Itziar Aizpurua, Arantza Arruti eta Onintze Enbeitarekin batera.
Egungo hezkuntza gero eta merkantilizatuago eta elitistagoa da, horregatik bestelako hezkuntza eredu berri baten beharra gero eta nabarmenagoa da. Zentzu honetan Herri Unibertsitateak jakintzaren kolektibizaziorako apustua egindu eta klase, hitzaldi zein eztabaidetan landuko diren edukiak, besteak beste, gaur egun, Euskal Herrian, dagoen problematika sozialaren inguruan izanen dira.