LAB sindikatuan elkarretaratzea egin zuen ostiralean Orion, WAT Direcciones enpresako 28 langileren kaleratzeen aurka; protesta horretan, gainera, enpresak gerenteak LABeko Durangaldeko metal arloko arduradunaren kontra jarritako salaketa ere deitoratu zuten.
Mallabian dagoen WAT Direcciones enpresako zuzendaritzak uztailean hartzekodunen Lehiaketa aurkeztu zuen, alde sozialarekin inolako akordiotara iristeko asmorik ez zutela argi utziz. Irango bezero bat galdu dute eta enpresaren etorkizuna zalantzan dagoeña argudiatzen du enpresak, eta horren aurrean asko izan dira enpresako komiteak egin zaizkion proposamenak. Enpresak, ordea, guztiei ezezkoa erantzunez egoera larriagotu besterik ez du egin, eta hartzekodunen lehiaketa aurkeztu ondoren, orain, 28 langile kaleratzeko erabakia hartu du. »