Agerraldi bat egin genuen atzo, Gasteizen, Vithas San Jose ospitalearen jarrera diskriminatzailea salatzeko. Salaketa horri lotuta, elkarretaratze batera deitu dugu apirilaren 21erako. 11:30ean bilduko gara egun horretan, Vithas ospitaleak Beato Tomas de Zumarraga kalean duen sarreraren aurrean.
Gasteizko Vithas San Jose ospitaleak kirurgiarako bloke berri bat irekitzeko asmoa dauka. Giza baliabideen sailetik curriculumak jasotzen hasi dira langileen aukeraketarako. Jakin izan dugu sail honek emakumeentzako diskriminatzaileak diren irizpideak erabiliz aukeratzen dituela langileak, eta egoera hori salatzeko agerraldi bat egin genuen atzo. Horren ondotik dator orain apirilaren 21eko protestan parte hartzeko egin dugun deialdia.