Kasedako Viscofan enpresan mobilizazio eguna dute gaur, joan den larunbatean izandako lan heriotza salatzeko. Langile bat hil zen eta beste bat larriki zauritu, lan istripuaren ondorioz. Bada, enpresa batzordeak deituta, 24 orduko lanuztea ari dira egiten, eta 13:00etatik 15:00etara elkarretaratze batera deitu dituzte langileak. LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE, Hiru eta CGT sindikatuok bat egin dugu mobilizazioarekin. Dagoeneko, gutxienez 32 langilek galdu dute bizia aurten Euskal Herrian, lanean zirela.
Kasedako lan heriotza salatzeko, Urdiaingo Viscofan enpresako komiteak ere elkarretaratzea egin du.