Madrildik berriro ere Euskal Herrian konponbidearen bidean ematen ari garen urratsei galga jarri nahi die. Oraingoan Herrikoak bahitu eta 20 militante politiko zigortzen dituen erabaki politiko-judizial baten bidez. Euskal Herriari egin dioten azken eraso honi erantzuteko deituak izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu LABeko kide guztiei, langilegoari eta jendarte osoari. Adi mobilizazioei! Utzi bakean Euskal Herria, LIBRE!