2024-12-22
InicioAcción PolíticaUrtarrilaren 27 eta 30ean kalera irtetzeko deia egin du Garbiñe Aranburuk, lan...

Urtarrilaren 27 eta 30ean kalera irtetzeko deia egin du Garbiñe Aranburuk, lan erreforma honen kontra eta lan harremanen euskal esparruaren alde

Garbiñe Aranburu idazkari nagusia Naiz Irratian izan da, aktualitateko zenbait gairi buruz hitz egiteko; lan erreformari buruz, bereziki. Zentzu honetan, Madrilgo Kongresuan hartu beharreko erabakian eragiteko kalera irtetzearen garrantziaz hitz egin du, eta urtarrilaren 27an LABek eskualdeetan antolatutako Aldarrikapen Eguna eta urtarrilaren 30ean euskal gehiengo sindikalak Hego Euskal Herriko hiriburuetan deitutako manifestazioak ekarri ditu lehen lerrora.

Idazkari nagusiak adierazi du oraindik badagoela partida jokatzeko, eta, partidaren zati bat Madrilgo jokalekuan izaten ari den arrean, nabarmendu du eztabaida Euskal Herritik eta Euskal Herrirako egin beharra dagoela; alegia, euskal bide bati ekin behar zaiola Madrilen posible ez dena Euskal Herrian posible egin ahal izateko. Izan ere, lan-harremanak eraldatzea dugu erronka, eta eraldaketa hori ez da posible izango Madrilen. Hortaz, lan duina bermatzeko ezinbestekoa da lan-harremanen berezko esparru bat.

Garbiñe Aranburuk azaldu du lan erreformarekin hasieratik esaten genuena gertatu dela: «Elkarrizketa Sozialeko Mahai horretatik patronala atera da garaile. Lan erreforma ez da indargabetu eta lan harremanetan ez dago inolako eraldaketarik. Gure ustez, lan erreforma honi ezezkoa eman behar zaio, ezin zaio bide eman».

LABeko arduradunaren esanetan, «guretzat badaude zuzendu beharreko eta lehentasuna duten gai batzuk. Estatalizazioaren aldeko apustua Zapateroren erreformak egin zuen, eta bere horretan jarraitzen du. Bertako hitzarmenak, izan sektorekoak, izan herrialde zein autonomikoak, lehenetsi behar dira. Oso garbi jaso behar da Estatuko hitzarmenen gainetik egon behar dutela. Aldi berean, badaude beste elementu batzuk garrantzitsuak direnak; kaleratzeei dagokiena, adibidez. Kaleratzeak oso merkeak eta ia libre izaten jarraituko lukete, eta honek esan nahi du azken hilabeteotan herri honetan ikusi ditugun ERE-ak posible izango liratekeela; Tubacex, ITP, H&M… Azken batean, ikusten duguna da prekarizazioa eta pobretzea ekartzen duten lan harremanetan ez dagoela sakoneko aldaketarik, eta hobekuntzarako tartea egon beharko luke».

Garbiñe Aranburuk aldarrikatutakoaren arabera, «eragin nahi dugu, eta eragiteko kalera ateratzea dagokigu».

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...