2024-12-22
InicioAcoso SindicalU27ko Greba Orokorreko auziperatuak: «Instituzioek eta kapitalak gure eskubideak zapaldu ez ezik,...

U27ko Greba Orokorreko auziperatuak: «Instituzioek eta kapitalak gure eskubideak zapaldu ez ezik, hauen aurrean erantzutea ere inposizio bidez ezabatu nahi dute»

Auziperatuen oharra.- «2011ko Urtarrilaren 27an Hego Euskal Herrian Pentsioen erreformaren kontra burututako greba orokorrean kalera irten ginen 18 kide gara. Pikete informatibo lanetan ari ginela, polizia autonomikoak ordu betez erretenituta izan ostean identifikatuak izan ginen.  Bi urte pasa ondoren, langileen aurkako akusazio orokor eta zentzugabe batean oinarrituta, epaiketa fartsa bat burutu zuten gure kontra. Atzo guztion absoluzioa etorri zen epai bidez. »

«Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiegu, errepresioaren gainetik, azken bi urtetan elkartasuna adieraziz, gurekin borrokan jarraitu duten Busturialdeako zein Euskal Herriko eragile, langile eta herritar guztiei.

Pozik gaude, noski epaiarekin, baina honek ez du kentzen, prozedura judizial honen guztiaren aurrean egin beharreko irakurketa.

Egiturazko krisi honen ondorioz, egoera sozioekonomikoaren gainbehera bizi izan dugu azken bi urteotan. Inposatutako eredu ekonomiko eta sozialari erantzunez, mobilizazio eredu ezberdinak bizi izan ditugu, tartean bi greba orokor. Gure prozedura judiziala ere Greba Orokor hauen atarietan aktibatua izan da. Lehenik 3 urte eta 9 hilabeteko eskaera heldu zitzaigun 2012ko martxoko greba aurretik, eta epaiketako data eta zehaztasunak urte bereko iraileko greba deialdiaren testuinguruan.

Zalantzarik gabe interes politikoak daude honen guztiaren atzean. Azken urteetan greba eta piketeen aurka sufritutako kriminalizazioaren erakusle. Instituzioek eta kapitalak gure eskubideak zapaldu ez ezik, hauen aurrean erantzutea ere inposizio bidez ezabatu nahi dute.

Herri honetako eskubideak zapalduak daudenik ezin dugu ukatu. Etxebizitza eskubide bat den heinean, etxegabetzeek egunkarietako orrialdeak betetzen dituzte. Lana bera ere eskubidea dela diote, baina erreformek eta langabezia tasek kontrakoa erakusten dute.

Ezinbestekoa da euskal instituzioek, banketxeek eta patronala babesten duten politika ekonomikoak alde batera utziz, herritarron eskubideen defentsara bideraturiko politika ekonomiko eta sozialak abian jartzea, bestelako botereen aurrean planto eginez.

Prozedura honek piketeak eta greba indarkeriaz lotu eta bestelako eredu ekonomikoa aldarrikatzen dugunon kriminalizazioa bilatu du. Jendartea desmobilizatzeko saiakera argia izan da.

Guk argi daukagu egoera hau aldatzeko kalera irten behar garela, eta prozedurak prozedura gu desmobilizatzerik ez dutela lortuko. Erantzuna epaitegietan kokatu nahi duten arren, ezinbestean langile eta herritarrok aldaketa sozialaren bidean borrokan jarraitu behar dugu.

Auziperatuok
Gernikan, 2013ko urtarrilaren 16an 
»

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...