Enpresa batzordeak (LAB, ELA eta CCOO) deituta mobilizazio eguna izango da gaur Tubacex enpresan Lan Delegaritzan langile baten kaleratzeari buruzko kontziliazioa burutuko den egunean. Errelebo bakoitzeko 2 orduko lanuzteak eta eguerdiko 13:00etatik 14:00etara elkarretaratzea egingo dute Laudioko Tubacex lantegian.