2024-12-23
InicioServicios PúblicosServicio SociocomunitarioTelelaguntzako langileek Jaurlaritzak pribatizazioari ateak ireki izana salatu dute

Telelaguntzako langileek Jaurlaritzak pribatizazioari ateak ireki izana salatu dute

LAB, ELA eta UGT sindikatuek Telelaguntza zerbitzuan Jaurlaritzak hartutako jarrera salatu zuten atzo Bilbon. Jaurlaritza EAEko telelaguntza zerbitzuaren titularra izatera pasa da eta kudeaketa UTE GSR-Televida enpresari egokitu dio. Aldaketa honekin langileen lan baldintzak eta zerbitzuaren kalitatea kalteturik ateratzen direla salatzera atera ziren atzo kalera Telelaguntzako langileak. 2011ko uztailaren bata arte, 87 lagun egiten zuten lan 13.000 erabiltzaileez arduratzeko; gaur egun, 120 langile dira EAEko hiru probintzietako 33.000 erabiltzaileez arduratzeko.

LAB, ELA eta UGTren irakurketa
¡¡TELELAGUNTZA BORROKAN!!


Eusko jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidego mailan, telelaguntza zerbitzuaren titularra izatera igaro da. Zerbitzua UTE GSR-Televidak kudeatzen du.

Titulartasun eta esleipen aldaketarekin batera zerbitzuaren kostua merketu da, eta horrek kalte egin dio zerbitzuaren kalitateari, lan arloari zein laguntza berari ere. Lan bera egiteagatik hiru soldata maila sortu izanak eta langile eta erabiltzaile kopuruaren araberako ratioak ez izatea horren adibide argiak dira.

Lehengo telelaguntzako zerbitzuek eskaintzen dituzten prestazioak batu izana Eusko Jaurlaritzak aitzakia gisa erabili du zerbitzuen homologazioa azpitik egiteko.

Zerbitzua betetzeko kontratatu den langileen portzentajea 2011ko uztailetik egon den erabiltzaileen hazkundea baino askoz ere txikiagoa izan da. Egoera horrek eragin du lan zama nabarmenki handitu dela eta Bizkaiko erabiltzaileei eskaintzen zaien zerbitzuaren kalitatea urritu dela.

Honen bidez, enpresa pribatu baten gastuak murriztu eta irabaziak handitu nahi izan dituzte. Jokabide hau ohikoa bihurtu da pribatizatzen diren eta merkantilizatzen diren Gizarte Zerbitzuen kudeaketan.

Lehen aipatu dugunaren adibide argia Bizkaiko Telelaguntzako zerbitzuan, 2011ko uztailaren bata arte, 87 lagun egiten zuten lan, 13000 erabiltzaileez arduratzeko; gaur egun, 120 langile ditugu EAEko hiru probintzietako 33.000 erabiltzaileez arduratzeko. Honez gain, azpimarratu, zerbitzua 6,5 milioi eurorengatik esleitu dutela urte baterako. Aipatu dirutza ez dute erabiliko sor zitekeen enplegu guztia sortzeko, ez eta langile guztien lan baldintzak berdintzeko eta hobetzeko ere. Gogora dezagun, hauen soldata 2011. urteaz geroztik izoztua dagoen bitartean, enpresa irabazi ederra pilatzen ari dela diru publiko horrekin.

Orain arte aipatu duguna azal daiteke ere, telelaguntzako langileok eskaintzen dugun zerbitzuari dagokion eta guztion eskubide eta betebehar berdinak arautuko dizkigun hitzarmenik ez izatean. Honen harira, Eusko Jaurlaritzarengana jo dugun arren, ezezko erantzuna jaso dugu.

ZERBITZU SOZIAL PUBLIKOEN, UNIBERTSALEN, DOAKOEN ETA KALITATEKOEN ALDE. LAN BALDINTZA DUINEN ALDE.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...