2025-03-18
InicioServicios PrivadosTelecomunicacionesTelefónicako lan kontratuaren eraldaketaren aurkako mobilizazioak

Telefónicako lan kontratuaren eraldaketaren aurkako mobilizazioak

Euskal Herrian LABek eta Galizan CIG sindikatuek deituta mobiliazio ezberdinak burutzen ari dira Telefónicako lan kontratuen erandaketa salatu eta gelditzeko. Bi sindikatuen arabera, eraldaketa honek lan baldintza berriak ezartzeko oinarrien aldaketa du helburu. Hau da, gaurko lan eta soldata eskubideak akabatu eta lan eskubide eta itxaropenak suntsitzea.

TELEFÓNICAko LAB eta CIGen irakurketa
BATASUNA-ELKARTASUNA-ANTOLAKETA

«LAB eta CIG sindikatuen ustetan, Telefonicako langileek aurrez aurre duten arazorik garrantzitsuena “Telefonicako Lan Kontratuaren” eraldaketa da. Eraldaketa honek, lan baldintza berriak ezartzeko oinarrien aldaketa du helburu: gure gaurko lan eta soldata eskubideak akabatu, gure lan eskubide eta itxaropenak suntsitu.

Langile guztiak jomugan dituen tamaina honetako erasoari aurre egiteko, langile guztion parte hartzea bermatuko duen negoziazio prozesu bakar-batekin lortu ahal izango dugu: 2015. urteko Telefonicako Hitzarmen Kolektibo berriaren baitan negoziatu behar izango dira enpresak aurrera atera nahi dituen atal berri eta aldaketa guztiak.

Eraldaketaren inposaketa aurrera doan neurrian, langileon mobilizazioak ezin du etenik izan: gure lan eta soldata baldintzak eraldatu nahi dituzte!!!. Isiltzea espoliazioa onartzea da.

“Eraldaketa Operatiboa” enpresaren estrategiaren mugarri garrantzitsua da; erantzuna beraz, adinakoa behar du izan. 2013/05/30ean Enpresak Operazio Batzordean aukeztutako proposamenak Operazio saileko lan baldiltzak arautzen dituen arautegia goitik behera eraitsi egiten du; eta helburu zehatzak ezartzen ditu: soldata gastuaren murrizketa eta produktibitatea handitu.

Produktibitatearen bakarkako jarraipena, “coaching”a, “disponibilitateak”, probintzia mugakideetan lana, lan taldeen trinkotzea, zentralen itxierak… eta hainbat gaik erantzun sendo eta argia behar dute izan, lan-harreman berri baterantz garamatzan eskailera baten mailak baitira, naiz eta mantso, zatika, herrialdeka eginten ari diren.

Langileak norberak bere interesen aldeko aldarria egiterakoan, eskubideen aldekoa, enpresaren inposaketa eta gehiegikeriak salatzerakoan gure elkartasunaren hartzaile da; Bizkaian eta Tenerifen aurrera eramango diren greba eta grebalariekiko elkartasun osoa adierazi nahi dugu, hala nola beste herrialde batzutan antzeko mobilizazioak lantzen ari diren langileekiko ere. Sindikatu “negoziatzaileak” adierazi eta zabaldu egiten duten etsipena beraien interesen isla dela agerian dago, ez gainontzeko langileona

Euskal Herria, Galiza eta Estatu osoko langileak animatu nahi ditugu indarrean dauden mobilizazioei bere sostengua eman diezaioten eta Enpresaren eraso berri bakoitzari erantzuna emateko, erantzun kolektiboa eraikitzeko bidea eginez, eritzi eta parte-hartze eskubideak bermatuko dituen bermatuko dueña

ONDORIOA: CIG eta LAB sindikatuok Etengabeko Mobilizaziorako engaiamendua indarrean mantenduko dugu “Eraldaketaren” inposaketa indarrean dagoen bitartean. Era berean, erantzun bateratuen alde lan egiteko prestutasuna agertu nahi dugu, erantzun sendo, jarraitutasundun eta azkarren alde. Isiltasunak, isiltzeak ez du deuserako balio.

JAKIN, PARTE HARTU ETA ERABAKI NAHI DUGU
NEGOZIAZIO ETA INPOSAKETA IRAUNKORRAREN AURKA
MOBILIZAZIO ETENGABEA! 
»
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Dos muertes en el trabajo este año mientras se utilizaban grúas pluma

El trabajador de 62 años S.F.P. ha fallecido esta mañana cuando realizaba labores de construcción en Arratzu, Bizkaia. El trabajador de Amuriza Cubiertas y Rehabilitaciones, S.L. ha recibido una descarga eléctrica cuando levantaba material al tejado de un caserío con una grúa pluma, al acercar su carga a una línea de alta tensión.

Los sindicatos de la Mesa General convocamos huelga para el día 9 de abril en toda la Administración de Nafarroa

LAB, AFAPNA, CCOO, ELA y UGT hemos comparecido en rueda de prensa para exigir una negociación real de las condiciones laborales de las trabajadoras y trabajadores públicos en la Mesa General, puesto que es el foro que cuenta con la legitimidad y respaldo de la plantilla.

Marinaledan egindako SAT sindikatuaren IV. Kongresuan parte hartu du LABek

Sindikatua eraiki, herria eraiki lelopean egin du bere IV. Kongresua Andaluziako SAT sindikatuak; ekintza sindikalean jauzia emateko eta kapitalismoa gainditzeko Andaluzia burujabearen norabidean aurrera egiteko bokazioarekin.