Talleres Negarrako langileek greba mugagabean jarraitzen dute 59 langileren kaleratzea aurreikusten duen EEEaren aurka. Langile guztiek bat egin dute greba deialdiarekin eta erabateko arrakasta lortu da. Arrakastatsua izan da, halaber, enpresa batzordeak antolatutako mobilizazio egutegiaren baitan gaur Bilbon eginiko elkarretaratzea, 100 langiletik gora batu baitira bertan, euren haserrea agertuz. Bihar, ostirala, manifestazioa egingo dute langileek Igorren.
LAB sindikatutik enpresaren jokabide maltzurra salatu nahi dugu. Jokabide hauekin argi eta garbi ikusten da Lan Erreforamaren benetako helburua, batetik, kaleratzea merketzekoa, eta bestetik, lan baldintzak okertzekoa. LAB enpresaren erabakiaren kontra dago. Talleres Negarrako egoera erabat onartezinaren aurrean, EEEa bertan behera uzteko eskatzen du LABek.