Lakuan Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan "Suteen Prebentzio eta Itzaltze Lege egitasmoa" jorratzen zen bitartean ELA eta LAB sindikatuok protesta egin dugu lege pribatizazioetan oinarritzen den egitasmoa erretiratu dezatela exigituz. Lege egitasmoak suhiltzaile zerbitzuaren pribatizaziorako bidea ireki nahi du.