Alfa taldeak Eibarreko lantegietarako soldata murrizketa proposatu du eta, kontsulta epea akordiorik gabe amaituta, PRECOra eraman du derrigorrezko arbitraia aplikatzeko. Asmo honen aurka, ordezkaritza sindikalak deituta Eibarreko lantegietan lanuzteak eta taldeko beste lantegietan elkarretaratzeak burutu dira.
PRECOn derrigorrezko arbitraiaren aurka agertu gara eta, azkenean, enpresak bere asmoa bertan behera utzi behar izan du PRECOk eskaerari bide eman ez diolako.
Horrez gainera,larunbat goizean, LAB sindikatuak Zarauzko Udeletxeko plazan elkarretaratzea burutu du enpresak asmoarekin jarraitzen baitu.
Enpresaren arazo ekonomikoak ez dira soldata murrizketarekin konpontzen eta enpresa, mehatxuak eta joku maltzurra utzita, ez bada benetako negoziazioan sartzen mobilizazio gehiago egingo ditugu.