2024-12-19
InicioEnseñanzaCentros Iniciativa SocialSindikatu guztiek patronalak Ikastetxeetan Estatu mailako hitzarmena ezarri nahi izana salatu dute

Sindikatu guztiek patronalak Ikastetxeetan Estatu mailako hitzarmena ezarri nahi izana salatu dute

Gizarte Ekimeneko Ikastetxeak ordezkatzen duten sindikatu guztiek patronalak azken negoziazio mahaien Espainiar Estatu mailako hitzarmena aplikatzeko erakutsi duen prestutasuna salatu dute. ELA, CCOO, STEE-EILAS, LAB y UGTk erabaki honen aurrean mobilizatzen hasiko direla jakinarazi dute, grebaren aukera deskartatu gabe.

ELA, CCOO, STEE-EILAS, LAB y UGT sindikatuen balorazioa patronalak aurketuriko planteamenduaren aurrean

Sektorean ordezkaritza duten sindikatu guztientzat (ELA, CCOO, STEE-EILAS, LAB y UGT) oso larria patronalek hartu duten erabakia. Lan eta Negoziazio kolektiboaren erreformak ematen dizkien baliabide guztiak erabili nahi dituzte Eusko Jaurlaritzaren murrizketak langileoi inposatzeko eta lan-baldintzak okertzeko.

Sindikatuen iritziz baldintza hauetan ikasturte berria ezin dela normaltasunez hasi eta sektoreko nahiz ikastetxeetako mobilizazio ezberdinak lantzen ari dira greba alde batera utzi gabe.

Pasa den ostiraleko hitzarmenaren 16. Negoziazio Mahaian, ikastetxeetako langile gehienek oporrak hartu ondoren, Kristau Eskola eta AICE itunpeko irakaskuntzako patronalek mahaiako sindikatuoi jakin arazi digute, negoziazio mahaia hautsitzat ematen dutela eta uztailaren 7tik aurrera gure hitzarmena baliorik gabe geratzen dela ulertzen dutela eta aurrerantzean bere ikastetxeei pasa den ekainaren 19an Madrilen sinatu zen Espainiar Estatu mailako hitzarmena aplikatzea gomendatuko die (VI Convenio de Colectivo de Empresas de Enseñanza Privada sostenidas total o parcialmente con fondos públicos).

Horren baitan, soldatak gutxienez Eusko Jaurlaritzak kontzertazioetan egin dituen murrizketen mailara murriztea planteatzen dute eta beraien behar eta interesen baitan lan-baldintzak okertzea. Ikastetxeei egungo hainbat baldintza mantentzeko aukera uzten diete, baina inola ere ez gure hitzarmenak ezartzen dituen soldata-taulak. Kontutan izan behar dugu Estatuko hitzarmena nabarmen okerragoa dela soldatetan eta jardunean baita beste hainbat onura sozialetan ere, eta hitzarmen hau erreferentziatzat hartzeak bide ematen duela aldebakarrez lan-baldintza horiek nabarmen okertzeko, horrek lan-baldintzetan eta hezkuntzaren kalitatean izango lukeen ondorio larriekin.

Patronalen iritzi eta erabakiaren erabat kontrako norantzan, sektoreko sindikatu guztiok, EAEko Gizarte Ekimeneko Ikastexeen Hitzarmenean jasotzen denaren baitan, hitzarmenaren ultraaktibitatea uztailaren 7tik harago mantentzen dela ulaertzen dugu eta horrela defendatuko dugu gure eskura ditugun tresna sindikal eta juridiko guztiekin. (Langileen Estatutuaren 86. art.: “Salvo pacto en contrario, los convenios colectivos se prorrogarán de año en año si no mediara denuncia expresa de las partes”. EAEko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeen Hitzarmenaren 4 art.: “… 2009ko abenduaren 31 arteko iraupena edukiko du; aldi hori, hala ere, espresuki, behin-behingoz eta halabeharrez luzatuko da, 2010eko hitzarmena indarrean jarri arte an”.)

Sindikatuen iritziz oso larria da bai Kristau Eskolak baita AICEk ere hartu duten erabakia, izan ere behin eta berriro EAEko gure hitzarmenaren alde daudela eta sektorearen zein bertako langileen interesak defendatzen dituztela aldarrikatu duten arren, Lan eta Negoziazio Kolektiboaren erreformak ematen dizkien instrumentu guztietaz baliatu nahi dute hitzarmena bertan behera uzteko, Madrilgo hitzarmena inposatzeko, Eusko Jaurlaritzaren murrizketak langileoi inposatzeko eta itunpeko irakaskuntzako langileon lan-baldintzak nabarmen okertzeko eta etorkizunean are gehiago okertzeko bidea irekitzeko.

Azken 25 urteetan sektoreko langileen aurkako erasorik larrienari aurre egiteko sindikatuok gure eskura ditugun baliabide sindikal eta juridiko guztiak jarriko ditugu martxan. Patronalek negoziazio mahaian adierazitako erabakiaren aurrean eta bere langileei horrela adierazten dieten ikastetxeen aurka gatazka kolektiboak jarriko ditugu, baita beharrezko diren norbanako erreklamazio guztiak ere. Modu berean, argi dugu baldintza hauetan ikasturte berria ezin dela normaltasunez hasi eta sektoreko nahiz ikastetxeetako mobilizazio ezberdinak lantzen ari gara greba alde batera utzi gabe.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Exigimos a la Autoridad Portuaria que deje de facilitar el envío de armas a Israel

El sindicato LAB ha registrado una carta ante la Autoridad Portuaria en Santurtzi exigiendo a ésta que asuma su responsabilidad en el cumplimiento de las normas de derecho internacional y que deje inmediatamente de facilitar el envío de armas y de todo y cualquier material bélico-militar que sostiene el genocidio en Palestina y guerras en todo el mundo.

Exigimos una ratio de 1 gerocultora por cada 4 residentes en residencias de mayores de Bizkaia

LAB inicia una dinámica de confrontación y movilización contra el decreto de ratios que se impone en la actualidad. Así, interpela directamente a la Diputación Foral de Bizkaia y al Gobierno Vasco y les hace responsables de la situación de maltrato que se vive todos los días en las residencias de Bizkaia.

Denunciamos las intenciones del PNV para utilizar EITB en beneficio de sus intereses partidistas

Desde LAB queremos denunciar, una vez más, la intención mostrada por el PNV para utilizar EITB en beneficio de sus intereses partidistas y que, esta vez, además, lo haya manifestado públicamente, sin ningún tipo de pudor y con total impunidad.