2024-12-22
InicioAcción SocialPolitika sozialaSindikatu eta gizarte eragileek pobreziaren kontrako neurri zehatz eta eraginkorrak eskatu dizkiete...

Sindikatu eta gizarte eragileek pobreziaren kontrako neurri zehatz eta eraginkorrak eskatu dizkiete administrazioei

Sindikatu eta gizarte eragileek kontzentrazioa burutu dute gaur Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Bertan, Pobreziaren kontrako Nazioarteko Eguna dela probestuz, administrazioei eskatu diete pobreziaren aurkako neurri zehatzak eta eraginkorrak abiaraz ditzaten. Bide batez, larunbatean pentsioen murrizketen kontra eta eredu propioaren alde Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean larunbatean burutuko diren manifestazioetan parte hartzeko deia egin dute. 

GASTU SOZIALETAN EGIN MURRIZKETAK MISERIA GORRIAN UZTEN GAITUZTE. MURRIZKETARIK EZ!!

Urriak 17 dituen honetan, Pobreziaren kontrako Nazioarteko Egunaren dela eta, murrizketak eta gizartearen kaskartzeak zuzenean jasaten ari garen taldeok (langabetuok; pentsiodunok; langabezia-sorospenaren edo “Prepara Egitasmoaren” hartzaileok, Eusko Jaurlaritzaren diru-sarrerak bermatzen duen Errentaren hartzaileok, Gizarte-larrialdiko laguntzaren edo Pentsio Osagarrien hartzaileok; kale gorrian, aterpetxetan lo egin behar izaten dugunok, jantoki sozialen erabiltzaileok) Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritza honen aurrean elkartu gara administrazioei eskatzeko txirotasunaren aurkako neurri zehatzak eta eraginkorrak abiaraz ditzaten.

Mobilizazio honen bidez salatu nahi dugu, egungoa bezalako krisialdia-egoeran, Eusko Jaurlaritzak gizarte-laguntzei murrizketa zorrotza egitea erabaki duela. Eskaerek gora egin dutenez -ekonomiaren egoerarekin eta langabezia handitu izanarekin zerikusi zuzena du-, egin dituzten legeekin, alde batetik, eskuratzeko baldintzak gogortu dituzte, eta bestetik, talde jakin batzuei dagokienez, gizarte-laguntzak jasotzeko gehieneko epea 2 eta 3 urte bitartean ezarri dute (bananduak edo bestela, enplegu prekariodunak) eta familiako atentzioa luzatzen duen ordua eskatzeko sistema inplementatzen da; honez gain, egunean har daitezkeen pertsona kopurua mugatu dute.

Hortaz, ez da harritzekoa, egunez egun, gure kale, herri eta auzotan txirotasunak gora egiten badu: gero eta langabetu gehiago dago; gero eta familia gehiago ez du etxerik; gero eta jende gehiagori murrizten zaio edo ukatzen zaio gizarte-prestazioa, hauek eskuratzeko baldintzak gogortu direlako. Hitz batez, gero eta pertsona gehiago ez daiteke duintasunez bizi, ez eta oinarrizko premiei aurre egin. Honen harira,
1. Langabetuen %45,2ak ez du inolako diru-laguntzarik jasotzen.
2. Cáritasi eta Elikaduren Bankuari egin eskaerak %40an egin dute gora. Gaur egun, 35.000 familia baino gehiago bi erakunde horiei esker elikatzen dira.
3. 2008. urteaz geroztik aurtengo lehen hiruhilabeteko arte, 11000 familia etxegabetu dituzte EAEn; eta aurten, Bizkaian, etxerik ez zuten 5 pertsona hil dira kale gorrian.
Murrizketa-politika honek gehien kaltetu duen sektoretako bat pentsiodunena izan da; berak Eusko Jaurlaritzak kudeatzen dituen gizarte-laguntzak jasotzen dituzten familien herena ordezkatzen du. Rajoyk pentsioen sistema publikoari ezartzen dizkie murrizketak eta Urkulluk burutu eta areagotzen ditu: hortxe dugu Lanbidek tramitatu duen “Pentsio Osagarria” edo bestela, Udalek kudeatzen duten “Gizarte-larrialdiko Laguntzak”. Gehien kaltetua gertatu den taldeetako bat emakume alargunena dugu.
Mobilizazioa geratzen zaigun bitarteko bakarra da: administrazioei txirotasunaren aurkako borrokan nahas daitezen eskatzeko, edota aurrekontu-partida handiagoak eskatuz prestazio, laguntza edo gizarte-baliabide guztiak bete ahal izateko bitartekoa baita. Honengatik eta pentsioei etengabe egiten zaizkien murrizketak direla-eta, erabaki dugu lau euskal hiriburutan mobilizatzea urriaren 19an, larunbatean.

TALDE DEITZAILEAK:

GIZARTE ERAGILEAK: AHT Gelditu! Elkarlana, Anitzak, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las Prestaciones sociales, Asamblea de Invisibles, Distintas Asambleas de parados y paradas de Bizkaia y Gipuzkoa, Askapena, Asociación de Trabajadoras del Hogar, Asociación de vecinas y vecinos de Bilbao la Vieja, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada-Asamblea de Mujeres de Bizkaia, Colectivos de parados y paradas de Iruñerria, Coordinadora de Grupos de San Francisco, Bilbao La Vieja y Zabala, Danok lan, Desazkundea, Eginaren eginez, Eguzki, Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako Plataforma, Gipuzkoako Pentsionisten Duintasun Elkartea, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz, Kakitzat, Komite Internazionalistak, Lanegia, Matxingune Taldea, MDMA Taldea, M15M Bizkaia, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo, Pentsionistak martxan, Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea, Portugalete Eraikitzen, Posada de los abrazos, PTParen aurkako Asanblada, Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Racismo-SOS Arrazakeria, Urtxintxa eskola, Zazpigarren alaba, M15M.

SINDIKATUAK: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN, CNT

Interesgarriak suerta daitezkeen datu batzuk:

Eusko Jaurlaritzak egin duen azken “Gizarte Premiei buruzko Inkestaren” arabera, adierazten da:

• Azken hilabeteotan, 97.660 pertsona bizi dira elikadura arazoak jasaten ari diren familietan. Pertsona hauek EAEko biztanleria osoaren %4,5a osatzen dute. 2010. urtean arrisku goreneko familietan bizi zirenak, hots, gose zirenak, 15.965 pertsona ziren.

• 97.574 pertsonek aitortu dute azken hamabi hilabeteetan oinarrizko premiei aurre egin ahal izateko zailtasunak izan dituzten familietan bizi direla, biztanleria osoaren %4,5a alegia.

• 167.710 pertsona zailtasunez iristen dira hilabete bukaerara. EAEko %7,7a alegia.

• Etxeetan bizi diren 81.669 pertsona (EAEko biztanleriaren %3,7a) hotz izaten dira neguan beren etxebizitzetan, berogailu egokirik ez dutelako edo bestela, energia gastuak murriztu behar dituztelako.

• EAEko biztanleriaren %5,5ak -119.258 pertsona- oinarrizko gastuak murriztu behar izan ditu; eta %2,4ari -52.757 pertsonari-, beste norbaiten eginbeharrak bere gain hartu dituztelako, ez ordaintze egoerak eragiten ari zaizkio. Azkenik, %1,3ari -28.302 pertsona- oinarrizko hornidura murriztu zaio: batik bat, argiarena eta urarena.

• 192.741 pertsona oinarrizko gabetzeren bat jasaten ari da, EAEn bizi direnen %8,8a alegia.

Txostenean adierazten da: “ondorio gisa, aurreko datuok adierazten dute txirotasun egoerak, azken urteotan, okerrera egin duela. 2006. eta 2010. urte bitartean, oinarrizko premien estaldurari lotutako arazorik larrienen eraginak hiru puntutan egin du gora. EAEko biztanleria osoaren %9tik %12a izatera igaro da”. Ekonomia krisialdiak eta etengabeko gizarte-murrizketek txartu dituzte egoerok azken bi urtean.

   

LAB sarean
{module[111]}
 

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...