2024-12-22
InicioAcción SocialSindikatu eta eragile sozialek jasangarritasun faktoreari ezetz esan diote

Sindikatu eta eragile sozialek jasangarritasun faktoreari ezetz esan diote

Gunea osatzen duten eragile sozial eta sindikalek elkarretaratzeak egin dituzte EAEko hiru hiriburuetako gizarte segurantzako bulegoen aurrean pentsioak murriztu, langileria txirotu eta Euskal Herriari Gizarte Segurantzaren berezko esparrua ukatzen dion jasangarritasun faktoerari ezetz esateko.

Eragile sozial eta sindikatuen pentsioen murrizketen aurkako irakurketa bateratua

JASANGARRITASUN FAKTOREARI EZ! PENTSIOAK MURRIZTEN DITUELAKO, LANGILERIA TXIROTZEN DUELAKO, EUSKAL HERRIARI GIZARTE SEGURANTZAREN BEREZKO ESPARRUA UKATZEN DIOLAKO. 

Pentsioen erreforma berri baten mehatxu pean gaude. Eraso berri honek badu izena: jasangarritasun faktorea. Espainiako gobernua burutzen ari den eraso sakon baten aurrean gaude, zeinak gizarte eta politika mailan ezarpen bikoitza ekarriko digun. Jasangarritasun faktoreak pentsio sistemaren babes maila nabarmenki kaltetuko duen prozedura egokia dugu. Errezeta hau Euskal Herriko langileei ezarriko zaie, hauen erabakitze gaitasuna ukatuz. 

1. Jasangarritasun faktoreak, epe motzagoetan, pentsioetan egiten den gastua murriztu nahi du zorrozki. Madrilek eta Bruselasek erabaki dute dagoeneko: langileriari, pentsioen bidez, joango zaien errenta gero eta txikiagoa izango da. 

2. Bizi-itxaropenak ez du pentsio-sistema arriskuan jartzen, baizik eta politika neoliberalek, pentsio-sistema eutsiezin bihurtuz. Finantza-munduari, aseguru-enpresei eta aliatuak diren elite politikoei traba egiten die pentsio-sistema publikoak. 

3. Jasangarritasun faktorea ez da pentsioak bermatzen dituen botika. Aitzitik, pentsioak kaskartuko dituen etengabeko murrizketa ezarriko du. Jasangarritasun faktorearekin pentsioaren ideia, baldintza batzuk betez, eskubide finkatu izatearen ideia alegia, desagertuko da. 

4. Jasangarritasun faktoreak joera berriak ezarri nahi ditu berekin: pentsiodunek erretiro txikiagoa izango dute, eta langile gehiago erretirorik gabe geratuko dira. 

5. Jasangarritasun faktorea Estatuak bankuei eta aseguru-etxeei, beren merkatu-kuota handi dezaten jartzen dien alfonbra gorria dugu. Euren azterketek halaxe diote. Oraindik orain kontratatu diren pentsio-planen kopurua urria da, eta kapital ekarpenak apalak dira. 

6. Jasangarritasun faktorea Euskal Herriari ezartzen zaion elementu berria dugu. Berriro ere, dena egosten ari dira Madrilen. Adituen batzordea bankako, aseguruetako eta sindikatu itunzaleen, Toledoko ituna sinatu zuten… pertsonez osatua dago. Denek norabide berean dihardute. Ezin dugu EAJ, PSOE, CiU eta PP-ren ekimena ahantzi, jasangarritasun faktorea eskatuz Madrileko Kongresuan. 

Gizartearen egoera benetan negargarria da. Horrek berresten gaitu eskubide laboralak eta sozialak bermatuko duen pentsioetako euskal sistema publikoa aldarrikatzeko eskakizunean. Datozen asteak biziki garrantzitsuak gertatuko dira. Oldar eta eraso berriak jazoko dira. Hauei aurre eginez, euskal mugimendu sindikalak eta sozialak erronka handia du aurrean, gure herriak behar duen gizarte- alternatiba osatze aldera. Beren irabaziak segurtatu nahian txirotasuna ezarri nahi digutenei aurre eginez, gure herria gobernatzen duten eta proiektu neoliberalarekin bat datozen edo bestela, burujabetasun handiagoa lortzearren egungo esparru juridiko-politikoak dituen ahultasunak gainditzeko ezer egiten ez duten elite politikoei aurre eginez, gure alternatiba sortu behar dugu. Joko arauak aldatu behar dira: agendaren erdian Euskal Herria eraikitzeko beharra jarri behar dugu, berdintasuna, justizia, duintasuna,… bermatuko dituen gizarte-oinarrietan funtsatuz. Eta egoera horretan, jendartearen gehiagoaren interesei erantzungo dien Gizarte Segurantzaren eta berezko Babes Sozialaren Sistema izateko premia inoiz baino beharrezkoagoa gertatzen da.
 

 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...