Sexu Askapenerako nazioarteko Eguna da gaur, ekainak 28. Hori dela eta, LABek bat egin du gaurko aurreikusitako deialdiekin, eta, horretaz gain, hainbat egoitzatan ikusgarri egin nahi izan du aldarrikapena. Hori bai, sindikatuak garbi utzi du eskubide hauek ez direla egun bakarreko kontua, gure egunerokotasuneko borroketan txertatu beharrekoa baizik.
Sexu Askapenerako Nazioarteko Egunerako aurreikusita dauden mobilizazioei atxikimendua luzatu die LABek. hauek dira gaurko deialdiak:
-Gasteizen, 20:00etan, Andra Mari Zuritik
-Donostian, 19:30ean, Bulebarretik
-Bilbon, 19:30ean, Moyua plazatik
-Iruñea, 19:00etan, geltoki zaharretik
Bestalde, uztailaren 1ean Askapen Ibilaldia izenekoa egingo dute Biarritzen, 20:00etan.