2025-04-06
InicioIndustriaMetalLan erreforma aprobetxatu nahi du SEAk Arabako metalerako proposamenean

Lan erreforma aprobetxatu nahi du SEAk Arabako metalerako proposamenean

LAB sindikatuak, pasadan ostiralean burututako bileraren balorazioa egiterako orduan, SEAk Arabako Metalgintzarako egin duen proposamenean lan erreforma aprobetxatu nahi duela salatu du, bai edukietan bai lan harremanetan.

Arabako Metaleko mahai negoziatzailearen LABen balorazioa
SEAk lan erreforma aprobetxatu nahi du Arabako metalgintzarako proposamenean

«Gure ustez, SEAk lan erreforma aprobetxatu nahi du Arabako Metalgintzarako egin duen proposamenean, bai edukietan bai lan harremanetan.

Hasteko, pasatutako azken urteak “ahazten ditu”. Gogorarazi nahi dugu SEAk iazko uztailean negoziazioak bukatutzat eman zituen eta orain, zerotik hasi nahi omen du. Horrekin batera, soldata igoerak eskas-eskasak izateaz gain, KPIa desagerrazten ditu eta soilik balizko hitzarmena BOTHAn argiratu aurretik aplikatuko ziren; horrek presio-tresna onartezina da guretzat. Gainera, enpleguaren kontra joz, malgutasun orduak handitzen ditu 70etik 120ra (lan jardunaldia Hego Euskal Herriko handiena izanda), nahiz eta iaz haiek beraiek onartu oraingo 70ak ez direla erabiltzen.

Lan harremanei dagokienez, mehatxuaren karta jolasten jarraitu nahi du 24 hilabeteko ultraktibitate eskasarekin. Deskuelgerako patronalak aurkezten duen klausulak inaplikazioak errazten ditu, ORPRICCErako ateak erabat irekiz.

Beraz, SEAk erreforman sakondu nahi du, enpresetan hitzarmena bera ez aplikatzea errazten, soldatak ia-ia izozten eta enplegua erasotzen. Parametro horietan LABek ezinezko ikusten du akordioa.

Hori gutxi balitz, bileraren egunean bertan enteratu gara SEAk TSJPVren sententziari helegitea jarri diola, egoera segurtasunik gabeko egoera bat bilatuz. Gure ustez, guztiz kontrajarriak dira negoziatzeko borondatea eta halako erabaki bat hartzea.

Honen aurrean, sindikatuak hitzarmen duin eta blindatuaren alde mobilizatzen jarraituko du. Horrela egingo dugu, hurrengo asteazkenean, hilak 2, enpleguaren defentsan eta hitzarmenen aldeko mobilizazio egun batekin. Beste sindikatuek argitu beharko dute zer egiteko prest dauden herrialdeko hitzarmen duin eta aplikagarria defendatzeko.

Gasteiz, 2014ko ekainak 27»

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Miles de personas se han movilizado hoy en las 4 capitales de Euskal Herria por un salario mínimo y pensiones dignas, aquí, ahora y...

En el día de hoy la mayoría sindical vasca ha salido a la calle junto con el Movimiento de Pensionistas de Euskal Herria con...

LAB denuncia rotundamente la violencia ejercida por la Ertzaintza en el barrio Rekalde de Bilbo y pide que se depuren responsabilidades

A raíz de la orden de desalojo del gaztetxe del barrio bilbaíno de Rekalde, el operativo de la Ertzaintza ha causado decenas de heridos....

17 muertes laborales desde el inicio de 2025 en Euskal Herria, 10 de ellas en Nafarroa

Ayer, un trabajador pamplonés de 55 años falleció al caer de un andamio en Agoitz. El trabajador de la empresa Tejados Aoiz sufrió una caída de 10 metros.