Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta kalera atera dira Bilbon, 2013an Bangladeshko ehungintza fabrika batean gertatu zen sarraskia gogora ekartzeko. 1.000 emakumetik gora hil ziren Rana plazan zegoen lantegian eraikina langileen gainera jausi ostean. Emakumeen Mundu Martxak salatu du “prekarietatea eta esplotazioa” direla heriotza hauen eragileak eta sistema kapitalista eta heteropatriarkala sustengatzen duten estatu eta botere guneak, berriz, erantzule zuzenak.