2024-12-22
InicioEcosocialismo"Platerean dagoena aldatzea baino gehiago proposatzen dugu; elikadura burujabetza arlo guztietan nahi...

«Platerean dagoena aldatzea baino gehiago proposatzen dugu; elikadura burujabetza arlo guztietan nahi dugu, eredu oso bat aldatu»

Mahai inguru bat antolatu dugu gaur, Bilboko Laboren, elikadura burujabetzari buruz. Besteak beste, eskola jangelen ereduari buruz hitz egin dugu, Iolanda Formoso sukaldari eta LABeko delegatuaren ahotik. Hain zuzen ere, ikastetxeetatik politika neoliberalak desagertu behar direla esan du, hots, merkantilizazioarekin amaitu behar dela. “Azpinkontratazioa desagertu egin behar da; langile guztiok titular bera eduki behar dugu”.

Iolanda Formosoren hitzetan, “arlo publikoan baliabide ekonomiko eta pertsonalak jarri behar ditugu. Platerean dagoena aldatzea baino gehiago proposatzen dugu; elikadura burujabetza arlo guztietan nahi dugu, eredu oso bat aldatu, gurea eraikiz”.

Alazne Intxauspe baserritarrak eta Etxaldeko kideak ere hartu du hitza: “Gu ere langile klasea gara. Herri mugimenduarekin aliantzan, eredua aldatu behar dugu sistema neoliberalaren aurrean”.

Bittor Pesok, bere aldetik, arrantza izan du hizpide. Sektore honetan, lan baldintzak eta etekinak bat ez datozela ohartarazi du. Egungo arrantza ez dela jasangarria adierazi du, eta flota erdira murriztu dela eta arrantzale gehienak migranteak direla jakinarazi du: “Beraien lan baldintzak duela 30 urtekoak dira”, salatu du.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...