2025-12-15
InicioServicios PúblicosServicio Sociocomunitario"Hitzarmenik gabe, biluzik gaude" salatu dute Gipuzkoako helduen egoitzetako langileek, Foru Aldundiaren...

«Hitzarmenik gabe, biluzik gaude» salatu dute Gipuzkoako helduen egoitzetako langileek, Foru Aldundiaren aurrean

Gipuzkoako helduen egoitzetako langileek ekintza indartsua egin dute Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrean, LAB sindikatuak deituta. Hain zuzen ere, gerritik gora biluztu dira Aldundiaren eta patronalen jarrera salatzeko. Hitzarmenik gabe jarraitzen dute langileek, erabat biluzik, babesik gabe, Gipuzkoako helduen egoitzetan kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko aukerarik gabe, euren lan baldintza kaskarren ondorioz.

Gipuzkoako Foru Aldundia bera da gatazka eta babesgabetasun egoeraren arduradun nagusia, zeinak kudeaketa pribatuko eredu baten alde egiten duen, non lan baldintzei, zerbitzuaren kalitateari, edozer diotela ere, jaramonik egiten ez dien.

Era berean, patronalek eta zerbitzuaren ikuspegi merkantilista batez, Aldundiaren bermearekin, nahieran egin eta desegiten dute, eskaintzen den zerbitzuaren kalitatea eta langileen lan baldintzak baino, haien mozkin tasa lehenetsiz.

Beste sindikatuen jarrera ere kritikatu dugu, irtenbidean erraztu beharrean, zailtzen dituztelako.

Hala, hau guztia salatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean egin dugu protesta, azaroaren 28rako deitutako greba egunarekin bat.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El 17 de marzo, huelga general: el SMI se decide aquí

ELA, LAB, Steilas, Hiru y Etxalde convocan huelga general el 17 de marzo para exigir un SMI propio de al menos 1.500 euros en Hego Euskal Herria.

LAB exigirà los contenidos que faltan de la propuesta del convenio de residencias de mayores de Araba en la mesa negociadora del martes

Valoramos positivamente las mejoras obtenidas en la propuesta del primer convenio de residencias y viviendas comunitarias de Araba, ya que recoge las reivindicaciones por...

Ante la propuesta recibida para el convenio de residencias de mayores de Álava, LAB ha convocado una asamblea de delegadas para tomar una posición

Tras 6 años de lucha y 60 días de huelga, el sindicato debe hacer una valoración adecuada de la propuesta que ha remitido la...