Apirilak 28, Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna da. Xuperako langileek elkarretaratze bat egin dute egun horren atarian, enpresak absentismoa murrizteko osatutako planaren aurka protesta egiteko. "Gure osasunaren truke ordaindu nahi digu, gure lanpostuen ongizatea hobetzeko", salatu dute.
Xuperako langileek "Gure osasuna ez dago salgai" lelopean egin dute elkarretaratzea, Barakaldon. Enpresaren asmoa "xantaia" dela nabarmendu dute, "gure osasuna diruaren truke aldatu nahi duelako". Horren alboan, neurri eraginkorrak eskatu dituzte langileen osasunaren mesedetan.