2024-12-22
InicioMujeresJardunaldia"Emakumeen* gaixotasunak bistara" jardunaldia dela eta, elkarrekin hausnartzen aritu gara egungo errealitatean...

«Emakumeen* gaixotasunak bistara» jardunaldia dela eta, elkarrekin hausnartzen aritu gara egungo errealitatean elkarrekin eragiteko

Mintegia antolatu dugu Donostian, Emakumeen Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira. Hala, emakumeak eta lan gaixotasunak hizpide ditugu, eta sexuaren araberako lan banaketa, soldata arrakala, lurzoru itsaskorrak, lanaldi murriztuak eta zaintza lanaren banaketa eza gisako ezaugarriek emakumeon* osasunean eragin handia dutela berretsi dugu.

Apirilaren 28an, langileon osasunaren nazioarteko egunaren harira, eredu kapitalistak ezarritako inposaketa eta eraso basatien ondorioz gure osasuna okerrera egiten ari dela salatu genuen eta arreta berezia jarri genuen emakumeok* eta gorputz ez-binariook pairatzen dugun egoera larrian.

Emakumeak* lan merkatuan baldintza eta kokapen sozial, laboral eta ekonomiko ezberdinetan gaude eta honek esan nahi du arrisku ezberdinak pairatzen ditugula; hortaz osasun arazo ezberdinak garatuko ditugula.

Honen guztiaren inguruan sakonki gogoetatzeko beharra dago. Helburu honekin, "Genero ezberdintasunak lan osasunean" izenburupean formakuntza saioa antolatu dugu, gaur, Donostian. Hain zuzen ere, Maiatzaren 28a da gaur, Emakumeon Osasunaren Nazioarteko Eguna, eta data hori baliatuta egin dugu mintegia.

Formakuntza saio hau emakume* liberatu eta delegatuei zabaldua egon da.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...