2025-12-15
InicioSecretaríasSecretaría de Salud LaboralProductos Tubulareseko langile bat hil da, bigarrena hilabeteko epean

Productos Tubulareseko langile bat hil da, bigarrena hilabeteko epean

Larunbatean, urriaren 3an, Trapagarango Productos Tubulareseko langile bat hil zen, ostegunean izandako lan-istripuaren ondorioz. Lantegi horretan hilabeteko epean hiltzen den bigarren langilea da.

Lehenik eta behin, LAB sindikatutik gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diegu hildako langilearen lankide, familia eta gertukoei.

Gutxienez 50 langile hil dira jada Euskal Herrian urtea hasi zenetik, eta Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen du Zaldibarreko zabortegian pasa den otsailaren 6tik. 2019an baino 4 gehiago dira lanean hildakoak, urtea amaitzeko oraindik 3 hilabete geratzen direnean. Lan heriotzen pandemiak ez du etenik, baina erakundeek eta patronalak beste alde batera begiratzen jarraituko dute.

Salatu behar dugu heriotza guztiek faktore amankomun bat dutela oinarrian, prekarietatea. Lan istripuak ez dira kasualitate kontua, enplegu eta lan baldintza kaxkarrak, azpikontratazioa, behin-behinekotasuna eta benetako prebentzio ezaren ondorio zuzena dira.

Lan istripuek erantzule zuzenak dituzte. Alde batetik patronala, irabazi ekonomikoak lehenesten dituena langileen segurtasun eta bizitzaren gainetik.

Aldi berean, administrazio publikoen jarrera salatu nahi dugu, dagoeneko, pasa den urtean baino langile gehiago hil delako lanean. Izan ere, 2019 urtean 46 izan ziren eta aurten, urria hasi berritan, 50 dira hildakoak eta bat desagertutakoa. Administrazioek ez dute gaia agenda politikoan kokatzen, sarraski honen aurrean beste alde batera begiratzen dutelako. Egoera honen konplize bilakatu dira. Lan osasunari buruz hitz egiten dute baina bultzatzen dituzten politikek prekarietatea bultzatzen dute. Pausu bat aurrera emateko ordua da, arduradunak seinalatzea eta ordain dezatela exigitzen dugu.

LABen argi dugu, laneko biolentziarekin amaitzeko bizi eta lan duinak behar ditugu. Lanetik onik eta bizirik bueltatzeko eskubidea dugu. Eredu berri bat gauzatu behar dugu, langileon bizitza eta osasuna lehenetsiko dituena.

LABen lanean eta borrokan jarraituko dugu langileon eskubide, segurtasun eta osasunaren alde. Horrela, dei egiten diegu langileei Productos Tubulareseko enpresa-batzordeak deitutako mobilizazioekin, gaur 22:00etan hasiko den 24 ordutako lanuztea eta bihar asteartea, 11:30ean Bilboko Tubos Reunidos-en egoitzaren aurrean egingo den kontzentrazioa (Maximo Agirre, 18). 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El 17 de marzo, huelga general: el SMI se decide aquí

ELA, LAB, Steilas, Hiru y Etxalde convocan huelga general el 17 de marzo para exigir un SMI propio de al menos 1.500 euros en Hego Euskal Herria.

LAB exigirà los contenidos que faltan de la propuesta del convenio de residencias de mayores de Araba en la mesa negociadora del martes

Valoramos positivamente las mejoras obtenidas en la propuesta del primer convenio de residencias y viviendas comunitarias de Araba, ya que recoge las reivindicaciones por...

Ante la propuesta recibida para el convenio de residencias de mayores de Álava, LAB ha convocado una asamblea de delegadas para tomar una posición

Tras 6 años de lucha y 60 días de huelga, el sindicato debe hacer una valoración adecuada de la propuesta que ha remitido la...