2024-11-23
InicioAcción SocialCarta de Derechos SocialesPrestazio sozialen hartzaileek euren ezinegona erakutsi dute Bilbon eta Donostian

Prestazio sozialen hartzaileek euren ezinegona erakutsi dute Bilbon eta Donostian

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak mobilizazioak abiatu zituen maiatzaren 29an, “Eskubide sozialen alde eta babes sozialerako sistema propio baten alde” leloarekin, Diru sarreren bermerako eta inklusio sozialerako sistemak egun pairatzen dituen eta etorkizunean pairatuko dituen murrizketen aurrean; Diru Sarrerak Bermatzeko Errentarena, besteak beste. Ordutik hona, pentsionistek mobilizazioa egin zuten Donostian, ekainaren 5ean, eta mugimendu feminista mobilizatuko da ekainaren 21ean. Ekainaren 29an, berriz, Kartan elkartutako sindikatuak irtengo dira kalera. Gaur, prestazio sozialen jasotzaileak izan dira protesta egin dutenak. Bilbon eta Donostian elkarretaratzeak egin dituzte; Mazarredo kaleko Lanbideren eta Andia kaleko Eusko Jaurlaritzaren egoitzen aurrean, hurrenez hurren.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Euskal Enplegu Zerbitzuko erabiltzaile eta DSBEaren hartzaileen eskutik, honako irakurketa plazaratu du gaurko mobilizazioen harira:

Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiek (EAJ eta PSOE), Alderdi Popularraren babesa bilatu nahian, aurkeztutako Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren erreforma proposamena -15 modifikazio eta 5 normatiba aldaketekin- aurkeztu zuen Enplegu eta Politika sozialetako sailburu den Beatriz Artolazabalek. Neurri hauek laguntza hau jasotzeko bete beharreko baldintzak gogortzen dituzte eta prestazio sozial honi lotutako eskubideak murriztu.

Murrizketa hauen ondorioz pobreziarekin amaitu eta oinarrizko bizibidea bermatua izatea zailduko dute:

• Etxebizitza bakoitzean presazio bakarreko muga ezartzen du, etxebizitza batean bizi diren pertsona guztiak elkarbizikidetasun unitate bakarreko kide bezala kontutan hartzen ditu; nahiz eta odolkidetasun edo harreman afektibo edo familiarrik ez egon. Ez da kontutan hartzen bizikidetasun unitate ezberdinak etxebizitza konpartitzeko beharrean daudela, diru sarrera apalak eta alokairu altuei edo hipotekei aurre egiteko zailtasunak dituzten familia edo pertsonak direlako.

• DSBEren kopurua lan munduaren errealitateko elementuetatik deslotzen da, hala nola Soldata Minimo Interprofesional edo Kontsumo Prezioen Indizetik. Beraz, honen aktualizazioa Auronomia-Erkidegoko aurrekontuak negoziatzen dituzten alderdi politikoen borondateari lotuta egongo da. Eskubide sozialak prekarietatea edo pobrezia egoera pairatzen duten sektore sozial zabal eta askotarikoetatik urrun hartzen diren erabakien menpe egongo dira.

• Murrizketa politikak justifikatzen dira kriminalizazio kanpainen bidez. Hauen helburua eskubide sozialekin amaitzea da, kolektibo ezberdinak estigmatizatuz (sektore sozial prekario edo pobreziari aurre egin edo etxebizitza duina izateko aukera minimo batzuk bermatzearen aldeko sozializazio formak; adibidez, etxebizitza konpartituz). 

Bilboko protesta.

Ez da honelako murrizketak aplikatzen dituzten lehen aldia. Azken urteetan babes sozialaren aurkako erasoak asko eta gogorrak izan dira. Kopuruak murriztuz, 2012ko aurrekontuetatik ezarritako %7ko murrizketa bezala, prestazio hauek jasotzeko bete beharreko baldintzak handituz (DSBE/EPO/AES) edo, duela gutxi bezala, Soldata Minimo Interprofesionalaren %8ko igoera ez aplikatuz Lanbidek gestionatzen dituen prestazioetan.

Aipatutako murrizketen bidez babes sozialerako sistema desegiten ari dira. Sistemak geroz eta pertsona gutxiago babesten ditu eta prestazio geroz eta baxuagoekin. Horregatik diogu honen atzean politika eta pertsona zehatz batzuk daudela. Patronala, lan erreforma baliatzen ari da lan baldintzak kaskartzeko, eta honela pobre gehiago sortzen ari da. Eremu politikoan, babes soziala murriztu eta desegiten ari diren horiek, hartzaileak kriminalizatzen dituzten horiek, pobrezia betikotzen ari dira.

Eusko Jaurlaritza, berau sostengatzen duten alderdiak, euren aliatu politikoak eta Beatriz Artolazabal Sailburuak berak ahaztu egiten dute Euskal Herrian pobrezia existitzen dela eta bizi baldintzen prekarizazioa areagotzen ari den egitate bat dela, ez asmaturiko kontu bat.

Herritarren multzo handi batek, handiegia den multzo batek, ez ditu errekurtso ekonomiko nahikoak ongizate maila minimoa eskuratzeko. Herritar hauek ez dira kriminalak, baldintza kaxkarretan bizirauten duten herritarrak dira. Eta halaxe baieztatzen dute Eusko Jaurlaritzak duela gutxi pobreziari buruz egindako inkestaren datuek.

Era berean, lan baldintzetan areagotzen ari den prekarizazio egoerak arrakala soziala eta langile pobreen kolektiboa handitu ditu. Kolektibo honetan sartzen dira enplegua eduki arren, ongizate maila duina bermatzeko diru-sarrera nahikorik ez duten herritarrak, prestazio sozialak eskatzera behartuak daudenak. Zehazki, 12.321 pertsonek osatzen dute kolektibo hau, RGI-a jasotzen dutenen %20. Bestalde, 15.706 pentsionistek ere euren pentsioa RGI-arekin osagarritzen dute, jasotzaileen %30. Hortaz, datuak eskuan, RGIa jasotzen dutenen %50arentzat arazoa diru-sarrera baxuak eskuratzea da, ez lanik egin nahi ez izatea.

Pobrezia ez da krisiaren ondorio naturala, ez horixe! Lan baldintzen kaxkartzeak eta zerbitzu publikoen eraispenak politika neoliberalen logika zein helburuei erantzuten die. Politika neoliberalekin, pobrezia hedatzen den bitartean, Confebask, Petronor, Iberdrola, konstruktora edota Kutxaban-en irabaziak handitzen ari dira.

DSBE-aren erreformaren aurrean (Diru-sarrerak bermatzeko eta Inklusio Sozialari buruzko, abenduak 23ko 18/2008 Legea da erreformatu nahi dutena), pobreziarekin, behingoz, amaituko duen lege berria aldarrikatzen dugu eta pobrezia egoeran sakontzen duten murrizketak etetea. Egoerari buelta eman eta beharra duen inor DSBE gabe ez gelditzea da erronka.

Lan pobreziari eta bizitza prekarioei aurre egiteko alternatiba badugu, Babes Sozialerako sistema propio publiko duin eta kalitatezkoa, hain zuzen ere. Bizi proiektu aske zein autonomoa egingarria egingo duen sistema, prestazioak eta kalitatezko zerbitzu publikoak bermatuko dituen sistema. Aldarrikatzen dugun erreformak hori bermatu beharko luke eta horregatik irten gara gaur kalera, Lanbide eta Eusko Jaurlaritzako bulegoetan mobilizazioak eginez.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Los presupuestos del nuevo Gobierno Vasco se han realizado sin participación de las y los trabajadores

LAB muestra su disposición a hacer propuestas concretas junto con la voluntad de abordar el debate de fondo, subrayando que es hora de hacer políticas a favor de las y los trabajadores.

Convocamos huelgas los días 5 y 7 de diciembre en la hostelería de Araba por un convenio digno

Los y las trabajadoras de hostelería de Araba llevan cuatro años sin convenio. Cuatro años sin reducir la jornada, cuatro años sin aumentos salariales y por lo tanto, perdiendo poder adquisitivo. Cuatro años sin nuevas medidas de conciliación, sin nuevos permisos.

Hemos revelado la muerte de 5 trabajadores más en 2024 y exigimos al Gobierno de Nafarroa que adopte medidas que pongan fin a las...

El sindicato LAB ha informado hoy sobre la muerte en 2024 de cinco trabajadores navarros más en accidente laboral, además de los que ya estaban contabilizados. Por tanto, en lo que va de año, Navarra ha superado todas las cifras de los últimos años, con 26 muertes por accidente laboral en 2024. Ante esta grave situación, LAB cree que los intereses corporativos de los empresarios de la patronal CEN y de los sindicatos UGT y CCOO integrados en el Consejo del Diálogo Social no pueden prevalecer sobre la salud y la vida de los trabajadores y trabajadoras, por lo que exige al Gobierno de Navarra que active el Consejo Navarro de Salud Laboral en el que se acuerden las medidas necesarias para corregir la situación.