2024-12-23
InicioAcción SindicalPrekarietateari aurre egiteko 1200€ eta 35 orduen bila goaz

Prekarietateari aurre egiteko 1200€ eta 35 orduen bila goaz


Gaur, hilak 12, Bilboko karolan osatu dugun mosaiko erraldoia langileen antolaketa eta aktibazioaren erakusle izan da. 200 delegatu, borroka bereziatuak dituzten bost kolektibotan bilduta, prekarietatearen negu gorriari aurre egiteko batu dira. 

Ekintza sindikala berritu eta indartzeko “ZureESKUbideak, ¡Actívate por tus derechos!” dinamikaren baitan, laneko prekarietateari aurre egiteko pauso berri bat eman dugu. Mosaiko batekin, prekarietatea egoera ezberdinak identifikatu eta horiei aurre egiteko LABetik egingo ditugun urratsak bisualizatu ditugu.

Prekarietatearekin amaitzea posible da. 1200 euroko gutxieneko soldata eta 35 orduak, baita emakumeentzat ere. Horiek dira LABentzat oinarrizko neurriak prekarietateari aurre egiteko. Baina honek langileon antolaketa eta aktibazioa eskatzen du. Are gehiago, LABek argi du elkarrekin gauza handiak egin litezkeela. Eta hau argi geratu da gaur Bilbon pieza bat bestearen ondoan jarriz, elkarlanean, “Zure ESKUbideak, actívate por tus derechos” dinamikaren irudi erraldoia osatu dugunean. 

Gaurkoa ez da irudi soil bat izan. Ezberdinak izan arren helburu berak batzen dituen bost kolektibo elkartu dira inposatu nahi diguten prekarietateari aurre egiteko. Zentzu honetan LABek badu plan bat esku artean, gure eskubideen alde, lantokietako borroka berritu eta indartzeko.

Hala, sektore feminizatuek lan berdina eginagatik, ez dute berdin kobratzen, ez dituzte baldintza berdinak. Horregatik diskriminazioaren ondorioei aurre egiteko antolatuko gara. Azpikontratetako langileek lan eskubideak zapalduak dituzte aldioro eta egoera honi aurre egiteko bitarteko nagusia klausula sozialak dira. Enpresa txikietan negoziaketarako aukera guztiz baldintzatuta dago, langileekin zubiak eraiki behar ditugu beraz, desarauketaria aurre egiteko ekintza sindikal eraginkorra garatzeko. Enpresa handietan enpleguaren aldeko lerro oso bat dugu: ordu estren kontra eta malgutasunari aurre egiteko. Amaitzeko sektore publikoan Euskal esparruaren defentsa gaur inoiz baino beharrezkoagoa da eta horren alde egingo dugu. 

Hori da bidea. Hau da gure apustua. Eta bihartik aurrera lan zentroetan errealitate egingo dugu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...