2025-04-26
InicioEuskal HerriaPrekarietatearen eta pobreziaren kontrako MARTXA

Prekarietatearen eta pobreziaren kontrako MARTXA

Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalek pobreziaren kontrako mobilizazio kanpainaren baitan, datorren Martxoaren 10etik 22ra Hego Euskal Herria gurutzatuko duen martxa burutuko dute. Ekimenak pobreziari kontra egiteko neurriak exijitzea eta bide horretan konpromiso instituzional argi bat lortzea du helburu. Martxari Ermuan emango zaio hasiera martxoaren 11n eta Iruñean amaituko da martxoaren 20an.

Pobrezia eta prekarietatearen kontrako kanpainaren baitan eta Martxoaren 3an Troika eta bere konplizeen politikak salatzeko hego Euskal Herriko eragile sindikal eta sozialek osatzen duten Gune Plataformak burututako ekimenei segida emanez, datorren martxoaren 11tik 20era hego Euskal Herria gurutzatuko duen Martxa burutuko da.

Martxa Ermuan hasi eta Iruñean burutuko den manifestazio eta ekitaldiareki emango zaio amaiera.

Gogoratu behar da ere, martxa amaitu eta bi egunetara, martxoaren 22an, Gune Plataforma Madrilen izango dela Duintasunaren alde burutuko den manifestazioan. 

Otsailaren 3an Gune Plataformak azaldu bezala, kanpainaren aurkezpenean, pobrezia Euskal Herrian ez existitzeko konpromiso argi bat har dadila eskatuko dute ekimen berri honekin ere.

Eskubide gisa, prekarietatera bultza eta baztertuta geratzen direnei duintasuna bermatzeko Gune Plataformak eskatzen dituen neurriak

Bide horretan neurri konkretu eta premiazkoak exijitu zituen Guneak, 12 puntutan laburbildu zirenak:

  • Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LAGS) igoera handia, enplegua izanda ere inor ez dadin pobrezian egon.
  • Langabezia prestazio duina, norbaitek enplegurik ez duen bitartean jasoko dena.
  • Diru-sarrerak bermatzeko Errenta eta Gizarteratzeko Errenta (oinarrizko errenta) egungo LAGS gainetik kokatzea. Halaber, pertsona batetik gorako bizikidetza-unitateei aplikatzen zaizkien eskalak gehitzea.
  • Diru-sarrerak bermatzeko sistema berri bat ezartzea egungoaren ordez; beharrezkoa da eskubide soziala izatea. Bizimodu duina izateko eskubidea bermatzea ezinbestekoa da.
  • Diru-sarrerak bermatzeko Errenta eta Gizarteratzeko Errenta mantenduko direla ziurtatzea, baliabide ekonomiko gabezia dagoen artean.
  • Gizarte larrialdietarako laguntzak jasotzeko eskubide subjektiboa ezarri, benetako beharrizanak asetu behar dituztenak.
  • Murrizte politikaren ondorioz prestazio sozialik gabe utzi dituzten kolektibo guztiei prestazioak jasotzeko eskubidea aitortzea.
  • Prestazio sozialak kudeatzerakoan aplikatzen ari diren irizpide murriztaileak ezabatzea.
  •  Aurrekontua gehitzea, hartara zerbitzu publiko (osasungintza, enplegua, gizarte-arreta) unibertsal eta kalitatezkoak izateko bitartekoak (pertsonal, material eta teknikoak) eskura egon daitezen.
  • Pertsona orori bermatzea osasun eta osasun-arreta izateko eskubidea, baita etxebizitza duina eta egokia ere. Halaber, bermatu egin behar da baliabide ekonomikorik gabe dagoelako inor ez geratzea argindar, gas edo ur zerbitzurik gabe.
  • Adierazpen askatasuna eta ekintza politiko, sozial eta sindikalerako eskubidea. Kodigo penalaren erreforma eta hiri segurtasuneko legearen aurreproiektua gaitzestea.
  • Euskal Herrian pertsona guztiek bitarteko eta baliabide nahikoa izatea ahalbidetuko duen bizitza duin, autonomo eta kalitatekoa izateko babes sozialeko sistema izatea ahalbidetuko diguten tresna propioak geureganatzeko konpromiso instituzionala.

 

MARTXA NAFARROAN

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Los sindicatos ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK y USO convocan una concentración el 28 de abril para exigir el primer convenio colectivo de los...

El 28 de abril tendremos en Bilbao la tercera mesa negociadora para negociar el primer convenio colectivo de los Centros Especiales de Empleo. Los sindicatos hemos convocado una concentración para denunciar la actitud mantenida hasta ahora por la patronal y para impulsar la mesa negociadora del lunes. La concentración tendrá lugar a las 12:45 frente al Consejo de Relaciones Laborales, en Bilbao.

LAB vota a favor de la OPE parcial y las medidas para combatir la temporalidad en la Mesa General de Nafarroa

La modificación de plantilla que recoge en qué plazas se valorarán el conocimiento de euskera y los idiomas comunitarios, sin embargo, ha salido adelante sin el apoyo de ninguno de los sindicatos presentes.

Sindicalismo feminista internacionalista: Rana Plaza, ¡presente!

Artículo de Amanda Verrone, de la Secretaría Internacional; Elixabete Etxeberria y Maddi Isasi (de la Secretaría Feminista).