Menpekotasun alorrean, PP-ren Gobernuak egin dituen murrizpenek, berez, ekarriko dute Legea bertan behera geratzea. Mendeko pertsonek zaintzarako duten eskubidea bertan behera geratzea eta Aldundiek eta Nafarroako gobernuak biztanleria zigortzeko bideari ekitea. Hauen helburua aski argia da: gero eta pertsona gutxiagori, zerbitzu gutxiago eta baldintza kaskarragoan eskaintzea.
Pertsona gutxiago: mendeko arinei, 2015. urtera arte, sisteman sartzea eragozten zaie, diru-laguntzak jaso ahal izateko epea bi urtera arte luzatzen da, eta baremoa manipulatzen dute onuradunen kopurua, egoki gertatzen den eran, kontrolatzeko eta murrizteko. Zerbitzu gutxiago: etxez etxeko laguntza Zerbitzuaren intentsitatea murrizten delako eta zerbitzuen bateragarritasuna eragozten delako. Eta baldintza kaskarragoetan: kopagoa handituz eta prestazioen diru-kopuruak urrituz doazelako.
Horretan datza PP-k zigortu nahi digun alternatiba: ordain dezakeena zahar-egoitza pribatura joaten da edo bestela, nor bere etxera itzultzen da; emakumeak are gehiago behartzen dira menpeko pertsonen zaintzan jardun daitezen. Pribatizazioa edo familia-sorospena.
Egoera honetan, Euskal Herriko erakundeek ezin dute ezikusiarena egin, are gutxiago, ez daitezke jardun estatuko Legean oinarrituz, bertan bizi garenon premien aurka. Ezin dute ezikusiarena egin, datuak begien aurrean ditugunean:
b) Beherako joera dago zerbitzuen prestazioan. Honela, Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuak, azken urtean, artatu duen pertsona-kopurua %20 txikiagoa izan da (batik bat, Bizkaian eta Araban). Era berean, Eguneko Zentroetako eta Egoitzetako sarrerak beherako joera du.
c) Prestazio ekonomikoei dagokienez, Nafarroan, zerbitzu eza dela eta, hauek gora egiten duten bitartean, EAEn, behera egiten ari da.
c) Kudeaketan:
• Ez dute agertzen berrordainketa gainditzen ari den finantziazio eredurik, zerga-formulak zuzenagoak, solidarioagoak eta birbanatzaileagoak erabiliz.
Honengatik guztiarengatik, LABek, premiaz, honako deia luzatzen du:
b) Hego Euskal Herriko erakundeek, Gasteizeko eta Nafarroako gobernuek eta Foru Aldundiek Madrileko arauak ez betetzera deitzen ditu, eta gure herriari menpekotasunaren zaintzarako dagokion eskubidea zehazteko behar besteko erabaki politikoak eta ekonomikoak har ditzaten. Menpekotasun Legeaz eta egungo Gizarte-zerbitzuen Legeez gain, erakundeek…
II. Izaera publikoko zentroen eta zerbitzuen indartzean eta handitzean oinarritu behar dute, hauek enplegua sortzen dutelako eta genero eta aukera berdintasuna sustatzen dutelako. Eguneko zentroen sarea, Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuen intentsitatea areagotu behar da, batez ere, zentroen eta zerbitzuen titulartasunari nahiz kudeaketari dagokionez.
III. Menpeko-pertsonak zaintzeko sistemak dituen bermeak zalantzan jarriko ez dituen aurrekontuko partida finkatuak onartu behar ditu, berrordainketa ez zuzena gainditzen utziko duen zerga-politiketan oinarrituz.
IV. Era deszentralizatu batez jardun behar dute, non koordinatuz, sailen eta erakundeen artean, lekuan lekutik eta eskualdetik erantzunik handiena eman dadin.
V. Behar besteko langileez jardun daitezen, laneko eta soldata baldintza duinetan, zerbitzuak intentsitatez eta kalitatez eman ditzaten.