Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformak manifestazioa deitu du datorren otsailaren 25erako pentsio duinen alde, kopagorean aurka eta ondo adintzeko autonomia pertsonala eskatzeko. Mobilizazioa Bilbon izango eguerdiko 12:00etan eta Plaza Zirkularretik emango zaio hasiera. Aurretik pentsiodunek asanblada egingo dute egungo egoera eta Euskal Herriko Karta Sozialaren osaketa eta lanketan egindako lana aztertzeko.
Batzarra 10:00etan Unamuno institutuko areto nagusian (Licenciado Poza kalea, 1) izango da eta manifestazioa, esan bezala, plaza Zirkularrean hasiko da eguerdiko 12:00etan.