2024-12-22
InicioServicios PrivadosHosteleríaOstalaritzako langileen soldata erdira murriztu nahi dute CCOO eta UGT sindikatuek

Ostalaritzako langileen soldata erdira murriztu nahi dute CCOO eta UGT sindikatuek

CCOO eta UGT sindikatuek Euskal Autonomi Erkidegoko Ostalaritzako I. Akordio Markoa inpugnatu dute. Inpugnazio honek aurrera egitekotan ondorio lazgarriak izango lituzke ostalaritzako Euskal Autonomi Erkidegoko langileengan. Langile batzuen kasuan soldata %50 murrizteko arriskua dago, urtean 8.200 euro gutxiago, eta urtean 50 ordu gehiago lan egin beharra. Akordio horren sinatzaile garen LABek eta ELAk ordezkaritzaren %77,48a dugu. CCOO eta UGT sindikatuek euskal langileek eman ez dieten ordezkaritza lapurtu eta beste eremu bateko lan-baldintzak inposatu nahi dituzte.

Espainiako bi sindikatuen asmoa argia da, ordezkaritza sindikala monopolizatu nahi dute, bost axola die langile hauen lan-baldintzak. Era berean, sindikatu hauen apustua identitarioa da, estatu osoko langileen lan-baldintzak homogeneizatu nahi dituzte, okerrera homogeneizatu arren, marko estatala defendatzen dutelako. Lan-baldintzen okertzea enpresarien eskutik etorri beharrean sindikatu horien eskutik etortzea eskandaluzkoa da.

Eusko Jaurlaritza aliantza sindikala hauekin bilatzen du, CCOO eta UGTren asmo bera duelako, euskal langileek ematen ez duten ordezkaritza sindikala beste batengatik aldatzea. Aliantza honek markatzen du gobernuaren autogobernuari buruzko aldarrikapena, bake soziala oparitzen dieten sindikatuei ematen nahi diete ordezkaritza, euskal langileen erabaki esparrua ukatzen dutenak izan arren.

Ez dago autogobernurik negoziazio kolektiboan euskal langileek negoziatzeko eskubiderik ez badute. CCOO eta UGTren salaketa honek erakusten du Madriletik edozein eremutan euskal herritarren erabakitze eskubidearen aurka arituko direla eta, ondorioz, Lehendakariak, langileon defentsan aritu nahi badu, eraso honen aurka irmoki erantzun beharko luke.

LABek eta ELAk epaitegietan Akordio Markoaren balioa defendatuko dugu, baina, horrez gain, euskal langileei mobilizazioaren bitartez bere lan-baldintzak defendatzeko deia egiten diegu. Ezin diegu gure lan-baldintzak lapurtzen utzi.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...