Gaurko bilera fartsa hutsa izan da, eta LAB ez dago prest halakoetan parte hartzen jarraitzeko. Ulertzen dugu PNV urduri dagoela hauteskunde kanpainan gaudelako, baina zuzendaritza honela saiatu arren, pilota ez dago gure teilatuan. Apririlaren 23 y 24an grebara joango gara Osakidetza publiko eta kalitatezkoa defendatzeko.
Salatu behar dugu Osakidetzako zuzendaritzaren jarrera lotsagarria izan dela, inposaketa eta txantaia ere erabiliz. Izan ere, 2011ko garapen profesionala soilik ipiniko du martxan berriro akordio sindikalik eskuratzen bada. Bestaldetik, beste hiru gutxieneko puntuen inguruan ez du aurrerapausorik eman: EPEko plazen kopurua ez dute aipatu; ez dute onartzen ordezkapenak 1. egunetik egitea; ez daude prest jardunaldiaren luzapena bertan behera uzteko eta lapurtutako lizentzien inguruan ez dute ezer jakin nahi. Hori bai, mugikortasunaren terminoak inposatu nahi dizkigute.
Bitartean, gezurretan eta deskalifikaziotan aritzen dira komunikabideetan. Pentsatzen dute erabiltzaileok tentelak garela eta ez garela jabetzen gertatzen denaz eta zelan jaisten ari den Osakidetzan kalitatea. Gezurretan dabiltza ere soldata igoera eskatzen dugula diotenean.