CAF Beasaingo langileok ordu bateko lanuztea burutu dute, lankideak ziren Paco Gonzalez Nieto (59 urte) eta Antton Irizar Imaz (55 urte) biak amiantoarekin lana egitearen ondorioz hildakoak omentzeko. Langileak, lantegi alboan dagoen “Amiantorenei” eskultura ondoan elkarretaratu dira ekitaldi errebindikatibo eta omenezko batean. Familiartekoek lore eskaintza egin dute bertan.