Azken Lan Erreformaz baliatuz, ALFA taldeko zuzendaritzak, aspaldidanik buruan zebilkion bere asmoa aurrera eramatea erabaki du; Eibarko langileei soldataren % 10a jaistea, alegia. Azken urteotan enpresako zuzendaritzak egin duen kudeaketa txarraren erantzule bilakatu nahi ditu langileak.
Egoera honen aurrean ALFA Taldeko ordezkaritza organuek mobilizaziorako deia luzatu die langile guztiei. Eibarren martxoaren 27, 28 eta 30ean ordubeteko lanuzteak deitu dituzte turno bakoitzean eta Soraluze eta Berrizko Industrias Gol eta Mallabi eta Abadiñoko Mecánicas Mallabin elkarretaratzeak egingo dituzte egun berberetan 13:30etatik 14:30etara.
Honekin batera, Martxoak 29an Hego Euskal Herrian izango den greba orokorrean parte hartzeko deia luzatu dute.