Aldundiko garbitzaileek zarata egiten jarraitzen dute, egunotan mobilizatuko baitira Ogasun Sailaren aurrean, Bilbon, errenta aitorpenaren erreklamazio epea irauten duen bitartean. "Aditu nahi ez badute, entzungo gaituzte!”, berretsi dute. Atzo hasi ziren mobilizazioak egiten.