2010eko maiatza ezkeroztik elkar-kateatutako suspentsio EREak eta kaleratzeak jasaten ari dira Odi Bakar enpresako langileak. Azken suspentsioko EREa pasa den abenduaren 21ean bukatzen zela eta, langileen ordezkariek (LAB 2, ELA 2 eta independente 1) abenduaren erdi aldera bilera eskatu zioten enpresari. Enpresaren erantzuna “ez zela beste suspentsio ERErik ezarriko eta neurri gogorragoak zetozela” izan zen.
Gabon egunetan zehar enpresak bere asmoen berri eman zuen, gainetik bada ere, soldata jaitsiera eta “jendea soberan” zegoela argudiatuz. Urtarrilaren 4ko arratsaldera arte, langileen ordezkariak akordioetara iristeko ahaleginetan aritu ziren, enpresaren etengabeko ezezkoaren aurrean.
Langileen eskaerak argiak dira: barne akordio bidez azken Lan Erreformak enpresaburuei eman dieten aldebakartasuna berriro ere orekatzea; aldebakartasunezko erabakiz soldata jaitsiera edota lan orduen luzapena mugatzea eta akordioa behar izatea, derrigorrezko arbitrajerik ez egotea edota hitzarmenak denbora mugarik eta kaduzitatirik ez edukitzea, besteak beste.
Langileen ordezkariek, gainera, argi utzi dute behin akordio horiek hitzartuta prest daudela enpresaren egoeraz hitz egin eta akordioak bilatzeko, baina beti ere, mahaiaren bi aldeetan daudenak aukera berdinetan egonaz.
Langileok bestetik, argi dute konponbiderako aukera bakarra elkarrizketa dela eta horregatik enpresari dei egiten diogu eseri eta hitz egiteko.
{module[111]}