Datorren ekainaren 20an Ipar Hegoa Fundazioak eta Txalaparta argitaletxeak editatu berri duten «Nuestro mayo rojo. Aproximación a la historia del movimiento obrero vasco (1789-1990)» liburuaren aurkezpena izango da Donostian. Editatu berria den libururiak azken mende eta erdian Euskal Herrian izandako langile borrokaren momentu historikoak jasotzen ditu.
Liburuaren aurkezpenean Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak; Patxi Abasolo, David Mendoza eta Joxerra Bustillo, liburuaren idazleak eta hitzaurrearen egilea eta koordinazioren arduradun izan den Eugenio Etxebestek hartuko dute parte.
Aurkezpena Donostiako Alde Zaharreko Liburutegi nagusian izango da. Ekainaren 20an, arratsaldeko 18:30etan.