Nafarroako delegatuen batzarra burutu zen atzo Iruñean irailaren 26ko greba eguna ardatz hartuta. Batzarraren ostean greba egitearen arrazoiak, mobilizatzearen garrantzia eta aldaketa politiko eta sozialaren beharra aldarrikatuko duen Greba Martxari eman zitzaion hasiera. Martxa Iruñerriko herri eta auzoak igaroko ditu aste honetan zehar. Lehen egunari Burlatan eman zitzaion amaiera, bertan akanpaturik zeudela, Polizia Nazionalak 18 pertsona identifikatu zituen.
Aldaketa politiko eta sozialaren aldeko «GREBA MARTXA» egingo du LABek