2024-12-23
InicioAcción PolíticaNafarroako 58 Enpresa Batzorde eta ehun bat enpresa txiki batu dira Martxoaren...

Nafarroako 58 Enpresa Batzorde eta ehun bat enpresa txiki batu dira Martxoaren 9ko enpleguaren aldeko mobilizazioekin

Nafarroako enpresa batzorde eta enpresa txiki ezberdinetatik jasotako babesaren berri eman dute gaur Martxoaren 9ko manifestazioen deitzaileek. Lan erreformaren kontra egindako Greba orokorretik ekimen mobilizatzaileena dela adierazi dute eta gatazkan diren langileei, langabetu, sektore publikoko langile, gazte eta emakumeei deialdi berezia luzatu die Iruñean izango den manifestazioan parte hartzeko.

Borrokan diren Langile Batzordeen irakurketa 

58 ENPRESA BATZORDE ETA EHUN BAT ENPRESA TXIKIK BAT EGIN DUTE NAFARROAN MARTXOAREN 9KO ENPLEGUAREN ALDEKO MANIFESTAZIOAREKIN

«Lan erreformaren kontrako Greba Orokorretik ekimen mobilizatzaile batek lortu duen atxikimendu maila zabalena da.

Gatazkan dauden langileei, langabezian daudenei, sektore publikoari, gazteria eta emakumeei dei berezia arratsaldeko 6etan Autobus geltoki zaharretik abiatuko den martxan parte hartzeko.

Martxoaren 9ko manifestazioa gatazkan murgilduta zeuden sei enpresek aurkeztu zuten pasa den hilabetearen hasieran. Hiru sektore publikokoak ziren (Ospitaleko Sukaldeak, Aena, Tracasa) eta beste hiru pribatukoak (Sunsundegui, Plásticos Brello, Inapre). Hilabete bat beranduago, jadanik XX enpresa batzorde eta ehun bat enpresa txikik bat egin dute deialdiarekin, horietako gehienak aho batez, eta hurrengo egunetan atxikimendu gehiago jasotzea espero da.

Horrela, Nafarroan ekimen mobilizatzaile batek lan erreformaren aurkako Greba Orokorretik jasotako atxikimendu zabalena da. Tuterako Udaletxetik Lesakako Arcelorrera, Jangarriatik KYBSEra, mota ezberdinetako enpresa batzordeek bat egin dute, Nafarroako patronala eta Gobernua egunero-egunero inposatzen ari diren kaleratze eta murrizketei erantzun tinkoa emateko.

Lanean dauden langileei, kaleratze nahiz txantaia pairatzen dutenei, langabezian edo prekarietatera kondenatuta daudenei, sektore publiko nahiz pribatukoei, etxeko langileei, zaintza lanak egiten dituzten emakumeei, etorkizuna lapurtu nahi dieten gazte eta ikasleei, oro har, Nafarroako gehiengo langileari dei egin diote martxoaren 9ko martxan parte hartzeko, arratsaldeko 6etan Autobus geltokitik abiatuko dena.

“Ez kaleratzerik, ez erreformarik, ezta inposaketarik ere. Enplegua defenda dezagun”

Atzo otsaileko langabeziaren datuak argitaratu zituzten: 56.524 nafar enplegurik gabe daude, eta horietako askok ez dute inongo diru-sarrerarik. Yolanda Barcinak garrantzia kendu zion arazo honi, esanez beste batzuk okerrago daudela. Baina ezkutatu zuena zera da, hobeto, askoz hobeto egon gintezkeela bestelako politika sozial, ekonomiko eta laborala aplikatuko balitz. Nafarroako Gobernuarentzat langabeziaren arazoa ez da lehentasunezkoa; baldin balitz, iruzur fiskala jazarri, ondare handiei zergak igo, egitasmo faraonikoak alboratu, eta kalitatezko enplegua sortzeko inbertituko luke. Izan ere, enplegua, zerbitzu publiko eta prestazioekin batera, herritarren ongizatea bermatzeko funtsezko osagaia da. Nafarroan egon badago nahikoa aberastasun herritar guztiei enplegu duina, osasungintza, hezkuntza, etxebizitza, zerbitzu sozialak eta pentsioak bermatzeko. » 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...