2024-12-23
InicioSecretaríasSecretaría de EuskaraMurrizketak Udal Euskaltegietan

Murrizketak Udal Euskaltegietan

LAB eta ELA sindikatuen ustez, ezin esan genezake erakundeetatik inoiz euskarak behar duen moduko hizkuntza-politikarik egin denik, baina Eusko Jaurlaritzara PSE heldu zenetik egoerak nabarmen egin du okerrera. Komunikabideetan, hezkuntzan, unibertsitatean, administrazioan… hainbat sektoretan jasan behar izan dira eraso eta atzerapausoak. Euskalduntze-alfabetatzeari dagokionez, ez da gutxiagorako izan.
Ez dago esan beharrik lehen ere zertarako, zergatik eta nola sortu ziren Udal Euskaltegiak, nola desagertarazi zituzten HABE euskaltegiak, eta abar. Gaur egunera etorrita, PSE-k egin dituen murrizketak eta erasoak etengabeak izan dira euskaltegiekiko zein ikasleekiko, sektore publikotik bermatu beharko litzatekeen eskubidea da euskararen ezagutza, baina gero eta gehiago zailtzen ari zaie eskubide hau herritarrei.

Horri krisiaren aitzakian egindako murrizketak gehitu zaizkio, egoera itogarria bihurtuz hainbat kasutan. Murrizketak, jakina denez, sektore publiko osoan gertatu dira, baina Udal Euskaltegiek pairatu dituzten murrizketak bi aldetakoak izan dira: udalen euren murrizketak eta Jaurlaritzarenak. Udal gehienen egoera ekonomikoa larria dela kontuan izanda, euren menpe dauden euskaltegi publikoen biziraupena ziurtatzeko, Eusko Jaurlaritzaren baliabide ekonomikoak ezinbestekoak dira, eta hauek dira, hain zuzen ere, murrizketa handiena pairatu dutenak.

HABEk udaletxeekin adosten du Udal Euskaltegien finantziazioa, baina diru laguntzak emateko irizpideak HABEk berak ezartzen ditu; aldebakarreko erabakia da, beraz. Hori gutxi balitz, ikasleek ordaindu beharrekoa, euskaltegiek zer nolako zerbitzua eman behar duten, langileon betebehar asko, eta abar erabakitzeko orduan HABEk berak jartzen ditu baldintzak, dirulaguntzekin xantaia eginez.

Egoera honen erdian gaude langileok. Euskaltegien biziraupenari lotuta daude gure lanpostuak eta euskaltegiaren egoerari lotuta gure lan-baldintzak. Udal langileak garen neurrian udalaren murrizketak jasaten ditugu. Bestalde, udaleko lan hitzarmena izan arren, HABEk gure jardunean duen zeresanagatik, arazoak izan ditugunean gauzak norekin argitu behar ditugun ez dugu inoiz argi izan. HABE eta EUDELen arteko pilota partida izan da beti. Batekin eta bestearekin negoziatu izan dugu askotan baina ohi bezala, ….nagusi biren astoa goseak hil! Azkenik, udal bakoitza mundu bat denez, Udal Euskaltegietako lan baldintzen artean desberdintasun nabariegiak sortu dira, sektorearen barne kohesioa eta koherentzia ezinezkoa bihurtuz.

LAB eta ELA sindikatuetik, euskararen normalizazioaren eta zerbitzu publikoen alde egiten dugun neurrian, euskalduntze-alfabetatze sistema publiko duin eta doako baten alde egin dugu eta egingo dugu.

Udal Euskaltegietan murrizketarik ez!

Euskal Herrian, 2012ko ekainaren 4an
Udal Euskaltegietako LAB eta ELA

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...