2024-12-23
InicioEnseñanzaCentros Iniciativa SocialMobilizazioak maiatzaren 23an Ikastola eta gizarte ekimeneko ikastetxeetan murrizketen aurka

Mobilizazioak maiatzaren 23an Ikastola eta gizarte ekimeneko ikastetxeetan murrizketen aurka

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek Euskal Autonomi Erkidegotik eta Madrilgo gobernutik azken lau urteotan ezartzen ari diren murrizketak, neurri antisozialak eta zerbitzu publikoen desegiteko poltiken aurrean mobilizazioak iragarri dituzte maiatzaren 23rako Bilbo, Gasteiz eta Donostian.

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuen irakurketa

ELA, LAB ,STEE-EILAS sindikatuok gogor salatzen ditugu, Euskal Autonomi Erkidegoko eta Madrilgo gobernuek azken lau urteotan ezartzen ari diren murrizketak, neurri antisozialak eta zerbitzu publikoak desegiteko politikak. Denbora tarte horretan zerbitzu publikoak jo puntuan jarri dituzte, eta lorpen sozialen oinarri izan diren zerbitzuak behin eta berriro erasotzen ari dira guztiz ahulduz, lanpostuak suntsitu eta bertako langileen baldintzak okertu eta zerbitzuen kalitatea bera arriskuan jarriaz. 

Murrizketa politika honetan Ikastolak eta Gizarte Ekimenezko ikastetxeak ere kaltetuak izan dira, aurrekontuetan zenbait diru-partida (ikasle etorkinen laguntzarakoa, irakasleen prestakuntzari dagokiona..) murrizketa izugarriak izan dituztelarik. Horrek guztiak ondorio larriak ekarriko ditu hezkuntza kalitatean.

Atzerako bide makur horretan, Ekimen Sozialeko ikastetxe eta ikastoletako langileok ez gara salbuespena. EAEko Hezkuntza Sailak alde bakarreko erabakiz murrizketak ezarri zituen, eta titularrek (Kristau Eskola, Partaide, AICE, EIB…) erabaki horri men eginez murrizketak indarrean jarri zituzten.

Gizarte ekimenezko ikastetxe eta ikastoletako langileok, emplegu galerak , kaleratzeak eta lan baldintzen galerak jasaten ari gara, besteak beste 2010eko udatik aurrera hitzarmen ez betetzeak ekarri digun soldata jaitsiera jasaten ari gara. Auzitegi Gorenak, Ikastolek eta Gizarte ekimeneko ikastetxeek langileoi unilateralki ezarritako soldata murrizketak legez kanpokotzat jo eta patronalek soldatak bere osotasunean ordaindu behar dituztela ebatzi arren, kasu gehienetan, ebazpenari muzin egin eta murrizturiko soldatak ordaintzen darraite.

Ondorioz, 2008-09 ikasturterako adosturiko lan hitzarmena , soldatari dagokionean, ez da betetzen ari eta sinatutakoa betetzea lehen urratsa da etorkizuneko akordioak zilegitasunez negoziatu ahal izateko. Aldi berean, 2008-09 ko lan hitzarmena edozein negoziazio bideratzeko oinarrizko abiapuntua dela ere berresten dugu.

Titularrek, ordea, balizko hitzarmen berriaren soldatak Jaurlaritzaren finantziazioarekin lotu nahi dituzte, baina gero hura hobetzeko Eusko Jaularitzarekin konfrontazioan sartzeko prest ez daude. Horri begira, EAEko Hezkuntza Sailari esijitzen diogu abian jar dezala hezkuntza eragileekin adostutako lege berri bat.

Lanpostuen galera eta azken lau urteotan langileen erosmen ahalmena ia %20a galdu izan arren, patronalek murrizturiko soldata taulak finkatzea proposatzen dute, horretarako lan erreformaren bitartekoak erabiliz. 

Salatutakoa gutxi balitz, errealitate honi Madrildik datorkigun bigarren eraso bat gehitu behar diogu, hain zuzen LOMCE aurreproiektuak gure hezkuntzan suposatzen duena. Ildo beretik ELA, LAB, STEE-EILAS sindikatuok ez dugu inolako murrizketarik onartzen eta ez gaude prest LOMCE aurreproiektuak inposatu nahi dituen atzerapausoak onartzeko. Guztiz bestela, gure hezkuntza sistemak baliabide eta inbertsio handiagoa behar dituela ulertzen dugu eta inolako injerentziarik gabe euskal hezkuntza eragileok eta euskal jendarteak erabaki behar dugu nolako hezkuntza behar eta nahi dugun. 

Guzti hau dela eta, Gizarte ekimenezko ikastetxe eta ikastoletako langile eta ordezkari orori dei egiten dizuegu…egingo dugun…. Aldi berean, maiatzaren 30ean Euskal Herriko mugimendu sozial eta sindikatuok deituriko greba orokorrarekin bat egiten dugu, gure borroka milaka euskal langileena ere badelako eta inoiz baino areago mobilizazioa langileon lan tresna baliotsua delako lanpostuen eta lan baldintza duinen defentsarako.

Guzti hau dela eta, ELA, LAB, STEE-EILAS sindikatuek dei egiten dizuegu Gizarte Ekimenezko ikastetxe eta ikastoletako langile eta ordezkari orori maiatzaren 30ean Euskal Herriko mugimendu sozial eta sindikatuok deituriko greba orokorrarekin bat egin dezazuen, gure borroka milaka euskal langileena ere badelako eta inoiz baino areago mobilizazioa langileon lan tresna baliotsua delako lanpostuen eta lan baldintza duinen defentsarako.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...