2024-12-23
InicioAcción PolíticaMobilizazioak egin ditu LABek Euskal Preso Politikoen eskubideen defentsan

Mobilizazioak egin ditu LABek Euskal Preso Politikoen eskubideen defentsan


Euskal preso politikoen eskubideen aldeko mobilizazioak egin ditu LABek gaur gaixo diren presoen herrietan. Presoek bizi duten egoera larriaren salaketa lehen lerrora ekarri nahi izan du mobilizazio horietan.

Ondarrun eginiko adierazpenetan, LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek gogoan izan du Arkaitz Bellon, espetxean hil den azken preso politikoa, hain zuzen ere aste honetan kalean behar zukeena. Halaber, Ibon Iparragirre preso ondarrutarra kalean behar duela aldarrikatu du, eta haren modura, “gaixo diren gainerako 12 presoak ere bai”. Preso gaixoak kartzeletan edukitzea onartezina dela adierazi du Etxaidek.

Estatu espainolak presoekiko duen “mendekuzko politika” salatu du LABeko idazkari nagusiak. Gogoratu du presoak euskal prozesu politikoa baldintzatzeko erabiltzen ari dela Espainia. “Erabaki politikoa den heinean, erabaki hori aldatu daiteke eta ziur gaude hori lortuko dela Euskal Herriak bere egin duen aldarrikapena kalean luzatzen jarraitzen bada”. LABentzat politika hori aldarazteko gakoa mobilizazioetan jarraitzea da. Neurriak zeintzuk diren jakinik ere, egin beharreko bidea zein den adostea geratzen dela gogoratu du Etxaidek, eta horretara deitu du: “eragile politiko, sindikal eta sozialen artean” bide bat marraztera, presoak etxeratzeko bidea eta eman beharreko urratsak erabakitzeko.

Etxaidek azpimarratu du ezin dela Euskal Herriaren arazoa konpondu euskal preso politikoen auzia konpondu gabe. Langieei deialdia egin nahi izan die bihar Ondarrun egingo den manifestazioan parte hartzeko batetik, eta bestetik, bihartik aurrera ere eta euskal presoak Euskal Herriratzeko, preso gaixoak kaleratzeko eta finean, euskal preso guztiak etxeratzeko lantokietan mobilizatzen jarraitzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...