2025-04-13
InicioMujeresMartxoak 8Miren Conde: “Azken 5 urteetan ez da emakume eta gizonen arteko parekidetasunean...

Miren Conde: “Azken 5 urteetan ez da emakume eta gizonen arteko parekidetasunean aurrera egin; aitzitik, atzera egin da”

Miren Conde, Nafarroako Emakume Idazkaritzako arduraduna

«Emakumeok gara, beti bezala, enplegu galera honetan kaltetuenak. Oihartzun mediatiko handiko lan gatazkarik gabe, negoziazio prozesurik gabe eta borrokarako aukerarik gabe, kaleratze indibidualen bidez edota lan kontratuak berritu gabe, lan merkatutik kaleratu gaituzte. Datuek hala diote: langabezi osoaren %82a zerbitzu sektorean eman da, erabat feminizatua den sektorean hain zuzen ere.»

«Honi gehitu behar diogu emakume asko lan merkatua utzi, eta etxeko lanak zein zaintza lanak, berriro ere, beregain hartzera behartuak ikusi direla babes sozialean egondako murrizketak eta zerbitzu publikoen pribatizazioen ondorioz (2012an 57.500 pertsona ikusi ziren egoera honetan).

Eta enplegua mantentzen dugun emakumeon egoera, oraindik ere prekarioagoa bilakatu da erreforma laboralaz geroztik. Behin- behinekotasun tasak, soldaten inguruko diskriminazioa, segregazio laborala eta horrelakoak mugatzera zuzendu beharrean, erreforma hau kontziliazioan oztopo handiak ipintzeaz aparte, lanaldi partzialeko kontratazioa bultzatu du. Nagusiki emakumezkoei zuzendutako kontratazio mota hau, oraindik ere emakumeon lana etxera sartzen den oinarrizko soldataren osagarritzat ulertzen delako, emakumeon menpekotasuna iraunarazi eta eskubideak murrizten dizkigu.» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Somos una nación. Somos trabajadores y trabajadoras vascas”, declaración del Aberri Eguna

Seguidamente podéis leer aquí la declaración de LAB con motivo del Aberri Eguna de 2025.

Se ha conseguido constituir la mesa UDALHITZ con garantías suficientes para iniciar la negociación

Después de 15 años, LAB pide a EUDEL que actúe con responsabilidad y respeto hacia las personas trabajadoras de las entidades locales. Ya va siendo hora de renovar el marco normativo de UDALHITZ, referencia imprescindible para las instituciones municipales de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa.

LAB pide un nuevo amparo legal que dé seguridad jurídica al euskera

LAB denuncia rotundamente la decisión del Tribunal Supremo español de impugnar el decreto que desarrolla la Ley de Instituciones Locales.