Milaka euskal herritar kalera irten ziren atzo arratsaldean Espainiar Gobernuak Euskal Herritarren kontra abiatutako operazioa poliziala salatu eta atxilotuen askatzea exijitzera. Mobilizazioak atzoko sarekadan atxilotutako pertsonen eta 04/08 makrosumarioan auzipetutako 35 ezker abertzaleko kideen herrietan burutu ziren. SORTUk gaurko ere mobilizazioak iragarri ditu herri guztietan "Aski da! errepresioari stop" lelopean.